✈️ Gaur oso topaketa berezia izango dugu: aurten Brujasko ikastetxe batekin egingo dugun elkartrukean parte hartuko duten Lauaxetako ikasleen familiekin elkartuko gara. 💙 Informazioa partekatzeko, zalantzak argitzeko eta, batez ere, esperientzia honen ilusioa elkarrekin bizitzen hasteko aukera izango dugu. 🌍🤝 Elkartrukea bidaiatzea baino askoz gehiago da: beste kultura bat ezagutzea, elkarbizitzea, ikastea, gure erosotasun-eremutik ateratzea...Sakondu
💛 Ikastolako lehen egunek ilusioa eta jakin-mina ekar ditzakete… baina baita malkoak ere. Ume batek agur esateko unean negar egiten duenean, ulergarria da familiek zalantzak eta kezka sentitzea, baita batzuetan nolabaiteko erruduntasuna ere. Baina egokitzapen-prozesuan negar egiteak ez du esan nahi zerbait gaizki doanik. Egokitzea espazio berri bat deskubritzea da, beste pertsona batzuekin loturak sortzea, errutina desberdinak...Sakondu
Ikasturtearekin batera, eguneroko errutinak eta ordutegiak berreskuratzen ditugu… baita gure ikasleen ongizatean eragina duten ohitura txiki baina garrantzitsuak ere. Lauaxetan uste dugu elikadura orekatu eta osasungarria hezkuntzaren parte ere badela. Jantokia ez da soilik bazkaltzeko tartea: elikagai berriak probatzeko, ohitura osasungarriak barneratzeko, autonomia garatzeko eta geure burua zaintzearen garrantziaz jabetzeko beste hezkuntza-gune bat da. ️ Horregatik, gure...Sakondu
Iraila ez da hasiera berria gaur egun Lauaxetako pasabideetan dabiltzanentzat bakarrik. Gure ikasgeletan urteak eman eta gaur egun unibertsitatean, heziketa-zikloetan, lanean, proiektu berriak garatzen edo hemendik urrun esperientzia berriak bizitzen ari diren pertsona guztiez ere gogoratzen gara. Gure ikasle ohiei ere ikasturte eta etapa hasiera bikaina opa nahi diegu. Lauaxetako ikasketak amaitzeak ez duelako esan...Sakondu