🎓 📚 Lauaxetan 2026-2027 ikasturtea hasten den bitartean, DBHko eta Batxilergoko ikasle batzuek beste ibilbide akademiko bati ere ekin diote: Batxilergo Dualari. 🌎 Programa honetan parte hartzen duten ikasleek ohiko ikasketak eta Estatu Batuetako High School Diploma lortzeko prestakuntza uztartzen dituzte. Programak ingelesa ikastetik harago joateko aukera ematen du. Norberaren lana antolatu behar da, nazioarteko ingurune...Sakondu
🚗💙 Atzo, Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko 2. mailako ikasleek bizkarrezur-muineko lesioa duen pertsona baten testigantza zuzenean entzuteko aukera izan zuten, Eusko Jaurlaritzaren Gerta Dakizuke programaren barruan. Bere esperientziaren bidez, gure ikasleek istripu batek eguneroko bizitzan izan ditzakeen ondorioak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten, eta errepideko arriskuen, prebentzioaren garrantziaren eta erabakiak arduraz hartzearen inguruan hausnartu zuten. 🧠💭 Gerta...Sakondu