🎓 📚 Lauaxetan 2026-2027 ikasturtea hasten den bitartean, DBHko eta Batxilergoko ikasle batzuek beste ibilbide akademiko bati ere ekin diote: Batxilergo Dualari.
🌎 Programa honetan parte hartzen duten ikasleek ohiko ikasketak eta Estatu Batuetako High School Diploma lortzeko prestakuntza uztartzen dituzte.
Programak ingelesa ikastetik harago joateko aukera ematen du. Norberaren lana antolatu behar da, nazioarteko ingurune digital batean moldatu, Estatu Batuetako tutoreekin harremana izan eta beste errealitate akademiko eta kultural bat ezagutu.
Hiru helburu nagusiren inguruan garatzen da:
️ Hizkuntza-murgilketa, ingelesa komunikatzeko eta ikasteko benetako tresna gisa erabiliz.
Murgilketa teknologikoa, nazioarteko ingurune digital batean lan eginez eta ikasiz.
Murgilketa pertsonala, autonomia, erantzukizuna, antolaketa eta egokitzeko gaitasuna garatuz.
Ahalegin gehigarria da, zalantzarik gabe, baina baita ikuspegia zabaltzeko eta gero eta globalagoa den mundu baterako prestatzeko aukera bikaina ere.
Animo 2026-2027 ikasturtean Batxilergo Duala hasi edo jarraitzen duten ikasle guztiei!







