โตย Bela kanpamenduan, natura da gela eta itsasoa irakasle. Haizea, olatuak eta korapiloak erronka dira, baina baita talde-lana, erabakiak hartzea eta konfiantza ere. Nabigazioa baino haratago doan esperientzia, ingurunearekiko errespetua, autonomia pertsonala eta abentura uztartzen dituena. ๐ Gure udako jarduerei buruzko informazio gehiago: https://www.lauaxeta.eus/es/udako-jarduerak/Sakondu
Egun hauetan, gure ikasle gazteek kotxe elektrikoak eraikitzen dabiltza, erronka teknologikoei aurre egiten diete eta zientzia modu aktibo eta dibertigarrian bizitzen ari dira. ๐งโก Gainera, aisialdirako eta igerilekurako tartea ere badago! โ๏ธ๐โโ๏ธ Esperientzia bakarra, non ikaskuntza, iraunkortasuna, sormena eta ilusioa batzen diren. ๐ก๐ฟ ๐ Udako jarduera guztiei buruzko informazioa: https://www.lauaxeta.eus/eu/udako-jarduerak/ Sakondu
๐ย Kirola mugimendua baino askoz gehiago da, eta hori bizitzen ari dira Lauaxetako Basket kanpamenduko partaideak. Hemen ez dira soilik trebetasun teknikoak lantzen: talde-lana, esfortzua, elkar laguntza eta errespetua ere ardatz dira. Saskibaloiaz gozatzea eta balioak partekatzea helburu duen giro ezin hobea. Mila esker zuen indarragatik eta pasioagatik! ๐ Gure udako jarduerei buruzko informazio gehiago: https://www.lauaxeta.eus/es/udako-jarduerak/Sakondu
๐จโ๐ฉโ๐งโ๐ฆ๐ฝ๏ธJoan den zapatuan ospatu genuen ikastolako jai handia, eta benetan berezia izan zen: poza, berriz elkartzea, janari ona eta esperientziak partekatzeko uneak aire zabalean. ๐๐ Giroa talo berrien usainaz, kultura ezberdinetatik gertuago sentiarazten gaituzten arepaz, txistorraz eta paellaz beteta zegoenโฆ baina baita ikaskuntzaren eta batzen gaituzten esperientzien usainaz ere. ๐ฝ๐ญ๐ฅ๐ Lauaxeta ez da soilik ikasteko...Sakondu
๐๏ธย โฝ๐ฅAsteburu honetan, gure ikasle futbolariek esperientzia ahaztezina bizi izan dute: Athletic Club-ek antolatutako AC Cup-aren desfile ofizialean parte hartu dute San Mames estadioan. โฝ๐ดโช Astebeteko partiden eta emozioen ostean, zapatuan iritsi zen unerik bereziena: San Mamesen egindako desfilea, munduko futbol-zelairik enblematikoenetako batean. Beste milaka futbolari gazteekin batera, gure ikasleek harmailetako giro magikoa eta futbolaren...Sakondu
ย ๐โฝ Ekainaren 3tik 8ra bitartean, AC Cup txapelketaren hirugarren edizioa ospatuko da Lehen Hezkuntzako kategorian! ๐ AC Cup Athletic Clubek antolatutako oinarrizko futbol txapelketa da, eta 350 talde baino gehiagoko 5.300 gazte futbolari baino gehiago biltzen ditu, bai bertakoak bai nazioartekoak. Partidak toki esanguratsuetan jokatzen dira, hala nola San Mamรฉsen eta Lezaman, baita Bizkaiko beste...Sakondu
๐ ๐๐จโ๐ฉโ๐งโ๐ฆ Asteburu honetan emozioz eta elkarbizitzaz beteriko jardunaldi bereziak bizi izan ditugu. Kirol eta familia topaketen bitartez, amaiera eman diogu ikasturte honetako eskolaz kanpoko kirol jarduerei. ๐ช๐ซ Eskerrik asko ikasleei eta familiei erakutsitako konpromisoagatik, ahaleginagatik eta ilusioagatik. Eta, gainera… pista berria estreinatu dugu! ๐๐๏ธHockey taldeak izan zuen ohorea gure pista berria inauguratzeko, eta ezin...Sakondu
Gaur hasi da Lauaxetan C1 mailako euskara prestatzeko ikastaro trinkoa, Aurten Bai erakundearen eskutik. Batxilergoko 50 ikasle baino gehiago izango dira bi astez, goizetan, ikastaro honetan parte hartuko dutenak, euskarazko gaitasun maila hau eskuratzeko prestakuntza espezifikoa jasoz. ๐ Zertan datza ikastaroa?10 eguneko ikastaro trinkoa da, non ahozko, idatzizko, entzumeneko eta irakurmeneko trebetasunak modu praktikoan lantzen...Sakondu
Gaur LXT kirol eguna ospatu dugu Lauaxetan. Eskolaz kanpoko kiroletako batzuk ikusaraztea da helburua, eta ikasleek kirol horiek zuzenean ikusteko aukera izatea, hurrengo ikasturterako izena ematera animatu ala ez erabaki aurretik. Datorrren ikasturteko eskolaz kanpokoen eskaintza ikusi dezakezu ondoko estekan.Sakondu
Larunbat honetan, 3 urteko haurrentzako igeriketa intentsiboa hasi dugu Lauaxeta Ikastolan. Asteburu batzuetan zehar, gure igerilari txikiek ura gozatzeko eta autonomia zein konfiantza garatzeko aukera izango dute, ingurune seguru batean. Programa honek ez du soilik kirol jarduera ohitura osasuntsu bihurtzea helburu, baita familiei lasaitasuna eskaintzea ere, udararen atarian jakinda haien seme-alabak gero eta seguruago daudela...Sakondu