🇬🇧📚 Aste honetan, Lauaxeta Ikastolak berriro ere Cambridge English azterketa ofizialak hartuko ditu, eta ikasle askok ingeleseko gaitasunak ebaluatzeko aukera izango dute. Aspalditik, Lauaxeta Ikastola Cambridgeko azterketa-zentro ofiziala da. Horrek esan nahi du ikastolak baimena duela azterketa ofizial hauek bere instalazioetan antolatu eta egiteko, Cambridge Englishek ezarritako estandar eta protokolo guztiak jarraituz. Azterketa-zentro ofiziala izateak aukera...Sakondu
🧠✨Lauaxeta Ikastola, gaur eta bihar Deustuk eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Gaitasun Altuei buruzko I. Nazioarteko Kongresuan parte hartzen ari da. Topaketa honek ikasten eta esperientziak partekatzen jarraitzeko aukera eskaintzen digu, Gaitasun Altuko ikasleei ematen diegun arreta hobetzeko, betiere ikuspegi inklusibo batetik. Izan ere, ikasle hauei behar duten atentzioa ematea ez da pribilegioa, eskola inklusibo bat...Sakondu
🎤✨Lauaxeta Ikastolan euskara, euskal kultura eta ahozko adierazpena sustatzen jarraitzen dugu, ikasleei euren ahotsa, sormena eta komunikatzeko gaitasuna garatzen laguntzen dieten esperientzien bidez. Bide horretan, Izaro Pagalday Aburto zoriondu nahi dugu, Bizkaiko Eskolarteko bertso finalerako sailkatu baita. Zorionak, Izaro! 👏 Bertsolaritza bat-bateko bertsoak kantatzea baino askoz gehiago da. Gure kulturarekin estuki lotutako adierazpide bat da,...Sakondu