Aurki gaitzazu

Category

Sariak eta aintzatespenak
🥧 Lauaxetan Pi Eguneko sari banaketa ospatu dugu, matematikei beste ikuspegi batetik begiratzeko aukera ematen digun ekimena. Izan ere, jarduera honek pentsamendu logikoa sormenarekin, adierazpen artistikoarekin, komunikazioarekin eta hausnarketarekin uztartzen ditu. Kategoria desberdinen bidez, ikasleek erakutsi dute matematika ez dagoela soilik zenbakietan eta formuletan; argazkigintzan, poesian, adimen artifizialean eta erronken ebazpenean ere agertzen dela. Ikasteko...
Sakondu
Joan den astean, gure ikasleek Amorebieta-Etxanoko Bertso Topaketan parte hartu zuten. Esperientzia aberasgarria izan zen bertsolaritzaren mundura hurbiltzen jarraitzeko eta euskarazko ahozko adierazpenaz gozatzeko. 🎶✨ Bertsoaren bidez, ikasleek sormena, entzute aktiboa, inprobisazioa, komunikazioa eta ideiak zein emozioak modu zainduan eta esanguratsuan adierazteko gaitasuna lantzen dituzte. Gainera, horrelako topaketek beste ikastetxe batzuetako ikasleekin esperientziak partekatzeko eta...
Sakondu
✍️✨Izaro Pagalday Aburto Urruzuno literatura-lehiaketa ospetsuan saritutako ikasleetako bat izan da. Lehiaketa hau Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatzen du. Aurten 42. edizioa bete duen lehiaketa honek DBHko, Batxilergoko eta heziketa-zikloetako ikasleen euskarazko literatura-talentua aitortzen du, narrazio eta poesia lanak sarituz. Oraingo honetan, 354 parte-hartzaile aurkeztu dira, eta haien artean Izarok bere testuaren kalitateagatik, sentikortasunagatik eta...
Sakondu
✨🏆Atzo, Bilboko Euskalduna Jauregian, egun berezia bizi izan zuten dantzaren munduak eta gure komunitateak. L’Atelier Dantza taldeko bi taldek urrezko domina eskuratu zuten bi kategoria desberdinetan, ahaleginaren, konstantziaren, talde-lanaren eta pasioaren balioa agerian utziz. Mis Stars taldeak, Alize Andres eta Nile Aspiazu ikasleen parte-hartzearekin, lehen postua lortu zuen bere kategorian. Era berean, BabyStars taldeak ere...
Sakondu
 💡✨Lauaxeta Ikastolako DBH 2ko ikasleek Egin eta Ekin ekimenean parte hartu dute, Bizkaiko Foru Aldundiak ikastetxeetan kultura ekintzailea sustatzeko bultzatutako programan. Edizio honetan, Paula Ibáñez, Irene Uribe, Maialen Cubero eta Erik Aurre ikasleek osatutako taldeak saria jaso du “Berdin Lan” proiektuarekin: etxeko lanak berdintasunetik banatzen laguntzeko sortutako app bat. Proposamenak eguneroko errealitate hurbil bati erantzuten...
Sakondu
🎤✨Lauaxeta Ikastolan euskara, euskal kultura eta ahozko adierazpena sustatzen jarraitzen dugu, ikasleei euren ahotsa, sormena eta komunikatzeko gaitasuna garatzen laguntzen dieten esperientzien bidez. Bide horretan, Izaro Pagalday Aburto zoriondu nahi dugu, Bizkaiko Eskolarteko bertso finalerako sailkatu baita. Zorionak, Izaro! 👏 Bertsolaritza bat-bateko bertsoak kantatzea baino askoz gehiago da. Gure kulturarekin estuki lotutako adierazpide bat da,...
Sakondu
🏆🥎 Poz handiz partekatzen dugu Adei Gorospe Amenabar, DBH3ko ikaslea, Bizkaia Cup pilota txapelketako kadete B mailako txapeldun izan dela Olaburu-Iurreta Pilota Taldea taldeko bikotearekin batera 🥎🏆 Lorpen hau eguneroko ahaleginaren, konstantziaren eta konpromisoaren emaitza da, bai kirolean bai bere garapen pertsonalean. Lauaxetatik zorionik beroenak eman nahi dizkiogu Adeiri eta talde osoari egindako lan bikainagatik,...
Sakondu
🔬🏆 Lauaxetako DBH eta Batxilergoko ikasleek Elhuyar Zientzia Azoka ekimenean parte hartu dute berriki. Azoka honetan, hainbat ikastetxetako gazteek urtean zehar garatutako ikerketa eta berrikuntza proiektuak aurkezten dituzte. Gure ikasleek maila handiko STEAM proiektuak aurkeztu dituzte, ilusioz, sormenez eta lan handiz defendatuz 👏💡 Sarituen artean, Maren Lekue, Ainize Lezama, Asier Cubero eta Lander Martinez Batxilergoko ikasleen...
Sakondu
ASte honetan, Lauaxetako ikasle ohiek berriro ere Mugitek proiektuarekiko duten lotura, konpromisoa eta pasioa erakutsi zuten Nafarroako Los Arcos zirkuituan ospatutako Greenpower lasterketan parte hartuz. Greenpower hezkuntza proiektu internazional bat da, gazteei ingeniaritza, jasangarritasuna eta talde lana modu praktikoan hurbiltzea helburu duena, auto elektrikoen diseinu, eraikuntza eta lehiaketaren bidez. Mugitek proiektuaren bidez, Lauaxetako ikasleek urteak...
Sakondu
⚽🏆 Lucía Arrizabalaga Loroño, LH6ko ikaslea, futbolean estatuko txapeldunorde geratu da joan den asteburuan Benidormen ospatutako Futbol Selekzio Autonomikoen Espainiako Txapelketan. Euskal Selekzioarekin egindako txapelketa bikaina izan da, eta ilusioz, konpromisoz eta lan handiz lortutako emaitza ederra ekarri du etxera 💚 Guretzat harrotasun handia da zure ahalegina eta dedikazioa ikustea. Zure bidea hasi besterik ez...
Sakondu
1 2 3 19