🥧 Lauaxetan Pi Eguneko sari banaketa ospatu dugu, matematikei beste ikuspegi batetik begiratzeko aukera ematen digun ekimena. Izan ere, jarduera honek pentsamendu logikoa sormenarekin, adierazpen artistikoarekin, komunikazioarekin eta hausnarketarekin uztartzen ditu. Kategoria desberdinen bidez, ikasleek erakutsi dute matematika ez dagoela soilik zenbakietan eta formuletan; argazkigintzan, poesian, adimen artifizialean eta erronken ebazpenean ere agertzen dela. Ikasteko...Sakondu
⚡🏎️ Asteburu honetan Greenpower proiektuaren barruan beste esperientzia berezi bat bizi izan dugu, Lauaxeta–Gasteiz Greenpower Urban Race lasterketan parte hartuz. Lehiaketa hutsetik harago doan jarduera izan da. Ikasleek prozesu osoan zehar landutakoa praktikan jartzeko aukera izan dute: ibilgailu elektrikoen diseinua, eraikuntza, hobekuntza eta probak. Esperientzia honetan ingeniaritza, jasangarritasuna, talde-lana, erabakiak hartzea, arazoak konpontzea eta eginez ikasteko...Sakondu