Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Pi Eguna Lauaxetan: matematika, sormena eta pentsamendua

🥧 Lauaxetan Pi Eguneko sari banaketa ospatu dugu, matematikei beste ikuspegi batetik begiratzeko aukera ematen digun ekimena. Izan ere, jarduera honek pentsamendu logikoa sormenarekin, adierazpen artistikoarekin, komunikazioarekin eta hausnarketarekin uztartzen ditu.

Kategoria desberdinen bidez, ikasleek erakutsi dute matematika ez dagoela soilik zenbakietan eta formuletan; argazkigintzan, poesian, adimen artifizialean eta erronken ebazpenean ere agertzen dela. Ikasteko modu honek jakin-mina, irudimena eta errealitatea ikuspegi desberdinetatik aztertzeko gaitasuna sustatzen ditu.

Aurtengo sarituak honako hauek izan dira:

📸 ArgazPia: Ibone Valle eta Eider Gotxikoa
✍️ Piesia: Xabier Egiguren
🤖 PiesIA: Aitana Lopez
💭 Pientsatu: Julen Caballero, Nerea Lazpita, Jon Morales eta Miren Ortega

Pi Eguna aukera ederra izan da ikasleen talentua, indagatzeko gaitasuna, sormena eta komunikatzeko modua balioan jartzeko, eta ikaskuntza esperientzia esanguratsu bihurtzeko.

Zorionak saritu guztiei, eta eskerrik asko parte hartu duten ikasle guztiei ekimen honetara ideiak, sormena eta ilusioa ekartzeagatik. 🥧✨

Azken albisteak

2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Miño, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia
2026/07/01
Bela Camp: itsasoa, lankidetza eta uda bizitzeko beste modu bat
2026/06/30
Eginoko Udalekuak: natura, abentura eta kanpamentu giroa
2026/06/30
Lizarrako Udalekuak: uda, lagunak eta mila abentura

Kategoriak

Buletinean harpidetu