Udak askorako ematen du, eta handik bueltan batzuetan harritu egiten gara gure seme-alabak eta ikasleak hazi direnarekin. Gertatu zaizu? Hala bada eta Lauaxetako kirol-arropa berritu behar baduzu, gure online dendatik egin dezakezu.Sakondu
Lauaxetan izan duzuen ibilbideaz haratago, batzen gaituen lotura zaindu nahi dugu, eta, horregatik, ikasturte hasiera on bat opa nahi dizuegu zuei ere, zaudeten tokian zaudetela eta ikasturte berri honetan dituzuen helburu eta erronkekin. Edonola ere, zuekin harremana mantendu nahi genuke, eta zuek ere zuen ikaskideekin mantendu ahal izatea. Horretarako, zuen interesekoak izan daitezkeen zerbitzu batzuk...Sakondu
Albiste onekin hasi dugu ikasturtea! Jon Valbuena Álvarezek Eusko Jaurlaritzak emandako Batxilergoko sari berezia eskuratu du! Hemendik, albistea hau Jon zoriontzeko eta bera zein gainerako ikasleak bere esku dagoen guztia egitera animatzeko aprobetxatu nahi dugu. Zuen emaitzak, zuen lan eta ahaleginaren araberakoak izango dira eta egindako lanak harro sentiaraziko zaitue! Aurrera!Sakondu
Uda deskantsatzeko eta urtean zehar egin ezin ditugun plan eta ekintza horrek egiteko balio izana espero dugu. Ongi etorriak bihotz bihotzez! Aurreko urteetan bezala, 2023-24 ikasturtea ere erronkaz, ametsez eta proiektuz beterik datorkigu, eta urtero bezala, Iraileko lehenengo egun hauek, urduritasun egunak izaten dira: ikaskide berriak ikusteko ilusioa, oporrak amaitzen direnaren pena, eta ikasturte berrirako...Sakondu
Atseden hartzea ere ikasketa garrantzitsua da. Gure seme-alaben bizitzarako baliagarriak eta garrantzitsuak diren gaitasunez hitz egitea gustatzen zaigu. Orain atseden hartzeko sasoia dator, eta horretaz gozatzekoa. Atseden hartu indarberritzeko. Uda zoriontsua opa dizuegu eta irailean indarberrituta itzuliko gara, ikaskuntza-esperientzia eta proiektu berriekin! Atseden hartu, ondo izan eta bueltara arte! Zaindu, ondo izan eta besarkada bana!Sakondu
Egunak aurrera doaz eta, azkenik, iritsi zen Lizarra eta Eginoko kanpamentuak ere amaitu ziren eguna, eta horrekin batera, gure seme-alabekin elkartzeko eguna! Ondo etorri eta eskerrik asko monitoreei!Sakondu
Aukera asko daude gure seme-alabek oporrak dituzten, eta aita-amek oraindik itxaron beharra dugun egunetarako: pare bat asteko Egino eta Lizarrako kanpamentuak, surf udalekuak, txikientzako hainbat jarduera dituzten udaleku irekiak,… mendi-abenturara animatu zirenak, adibidez, bizi garen inguru pribilegiatua aprobetxatuz gau bat kanpoan igaro dute. Ondo izan denok!Sakondu
Gazteen kategorian 200 inguru parte hartzaile izan dira. Euskal Herritik 18 kontakizun aurkeztu ziran eta Miren Mondragon Batxilergo 1.eko ikasleak Arkeologiaren sari berezia irabazi du. Inspiraciencia, sormen literarioa zientziara hurbiltzeko ekimena da: zientzia eta idazketa era ludikoan bateratzen dituena; fikzioa abiapuntu izanik, zientzia birpentsatu eta irudikatzeko. Bere helburua pentsamendu zientifikora hurbilketa sustatzea da. Miren Oviedora...Sakondu
Espainiako IV. Gazte Olinpiada Zientifikoa (OCJE) Nazioarteko Gazte Olinpiada Zientifikoan (IJSO) estatuko ordezkariak hautatzeko olinpiadaren laugarren edizioa da. Ane Bilbao Olabarri, Ane Iglesias Miño eta Mónica Gutiérrez Sesé, Lauaxeta Ikastolako ikasleak, Estatuko fasera pasatzeko hautatuak izan ziren, eta Madriden ospatzen da hain zuzen ere uztailaren 3tik 6ra. Informazio gehiagoan sakondu dezakezu esteka honetan. Aurrera!Sakondu