Aurki gaitzazu

By

Atutxa(e)ko Ainara
Gerra, ebakuazioak, beste familia batzuetan hartutakoak, … pertsona batzuek egun hauetan bizi duten zoritxarra eta urte batzuk lehenago gure gertuko pertsonek bizi izan zituzten egoerak. Orueko egoiliar batzuk DBHko 4. mailako geletara hurbildu dira gaur euren bizipenak ikasleekin partekatzera. Garai hartako egoeraz jabetzeko hainbat bizipen entzungai: Eguberrietako opari gisa laranja bat jasotzea opari handia zela;...
Sakondu
Pandemia oztopoa izan da eskola-kirolerako ere, eta horrek eragin zuzena izan du gure ikasleengan. Baina zorionez normaltasuna berreskuratzen ari gara. Horregatik, 2022-2023 ikasturteari begira, ikastolan kirola egitera animatzen zaituztegu. Eskolaz kanpoko kiroletako batzuk ikusarazteko asmoz, gaur LXT eguna ospatu dugu Lauaxetan: futbola, gimnasia erritmikoa, judoa eta saskibaloia. Datorren ikasturterako eskolaz kanpoko hauetan edo beste batzuetan...
Sakondu
Kasu honetan ekintzailetza eta aldaketaren inguruko esperientziak partekatzen eta beste esperientzia batzuk entzun eta haietaz ikasten izan gara. Lauaxetako irakasle den Egoitz Etxeandia Romero, izan zen #LeinnInternational ekitaldi honetan. Aurrera!
Sakondu
Joan den astean, Batxilergoko 2. mailako ikasleek Maierrera hurbiltzeko aukera izan zuten, ingeniari izateak eskatzen dituen gaitasunak eta horrek dakartzan erantzukizunak ezagutzeko. Esperientzia horietatik ikasteaz gain, etorkizunari begira erabakiak hartzeko lagungarri dira. Eskerrik asko Maier eta aurrera!
Sakondu
Esperientzietatik ikasten da, eta horiek partekatzetik ere bai. Hori dela eta, aste honetan Bartzelonan egin den Edtech (Teknologia Ikaskuntzaren zerbitzura) Kongresuan izan gara. Bi egunetan zehar, gure esperientzia mahai batean azaltzeko aukera izan dugu. Mahai horretan, honako honi buruz hitz egin dugu: gure hezkuntza-sistema aldatzen ari den eraldaketa digital batean, ikasleei, irakasleei eta familiei lagunduko...
Sakondu
Gure seme-alabekiko egunerokoak, sarritan negoziazioa eta pazientzia eskatzen ditu, eta batzuetan, seguruenik, gehiago obeditzea nahiko genuke, baina benetan nahi al dugu pertsona esaneko gisa haztea eta garatzea, eskatzen zaiena arrazoizkoa den ala ez planteatu ere egin gabe? Egia esan, heldu arduratsu gisa garatu nahi baditugu, irizpide propiodun pertsona bezela, nork bere erabakiak hartzeko gai izan...
Sakondu
Liburu-apalategi bat norena den jakiteko gai izango zinateke, bere argazkia ikusita bakarrik? Erronka hori planteatu diegu DBHko 3. eta 4. mailako eta baita Bagtxilergoko ikasleei, liburuaren eguna dela eta. “Teacher shelfie” jarduerarekin, selfie berezi samar bat dute oraingo honetan, irakasleen liburu-apalategiarena hain zuzen ere. Asmatuko ote zeinena?    
Sakondu
Atzo ekin genion berriro ikasturteari, oporren ostean, aldaketa garrantzitsu batekin, ikastola barruan ere maskarak alde batera utzi eta azkenean aurpegiak ikusi ahal izatearena! ETBk une hau jasotzera hurbildu nahi izan zuen, ikasleek nola bizi zuten jakin nahiean. Aurrera!
Sakondu
Ohikotasunera itzuli gara, eta konturatu aurretik oporretan gaude berriro. Hori bai, orain lan egitea dagokigu eta norberaren onena ateratzea, azken opor hauetako indar berrituekin, normaltasunerantz pausoak ematearen pozarekin, gure lagunen irribarreak ikusi ahal izateko aukerarekin eta aire garbiaz gozatuz. Ekin eta aurrera!
Sakondu
1 126 127 128 129 130 140