Zer iruditzen zaizu zure trebetasunak partekatzeko espazio bat izatea, ongi ematen zaizun hori erakusteko eta zure lagunak bide batez entretenitzea eta zu zeu hobeto ezagutzea? Lehen Hezkuntzan badaukate. Ahotsenea du izena eta ostegunero egiten da 11: 15etik 11: 45era. Gaur bertan inauguratu dugu gune hau. Ikusi nahi zati txikitxo bat?Sakondu
“Zeure buruarekin segurtasuna irabazten duzu, zerbaitetan ona zarela ikusten duzu, ahozkotasuna landu, eta euskararenganako eta gure kulturaren parte den zerbaitenganako lotura sakondu”. Hauek dira besteak beste Lauaxeta Ikastolan Bertsolaritzan dabiltzan ikasleek esandakoak. Hoiekin batera, inprobisazioa, jendaurrean ateratzea, lotsak alde batera iztea, memoria, erritmoa, … era lantzen dira. LH5.etik hasita, euskaran erakutsitako gaitasunaz baliatuz, DBH 2....Sakondu
Lehen eskolatzea une zirraragarria eta, aldi berean, desafiozkoa izan daiteke Haur eta gurasoentzar. Baina zuen bizitzako etapa berri honetan zaintzeko eta laguntzeko gaude. Banatzea zaila izan daiteke haurrentzat zein aitarentzat eta/edo amarentzat, baina zuen seme-alabentzako ingurune seguru, eroso eta aberasgarria sortzeaz arduratzen gara. Lehenengo asteetan, haur bakoitzaren premia indibidualei arreta berezia eskaintzen diegu, eroso eta...Sakondu
Lauaxeta Ikastola ez dago hirigune batean, Zornotza eta Durango arteko muino baten gainean baizik. Batzuentzat desabantaila izan liteke, baina, hain zuzen ere, gure kokapenak ahalbidetzen du ikasleek espazio, berdegune eta inguru zoragarriko ikuspegi zabalak izatea, Urkiolako parke naturala alde batean eta Urdaibai bestean. Gozamenaz haratago, ikaskuntzak naturarekin duen harremana adierazten dute hainbat ikasketek. Beraz, hirigunetik...Sakondu
Ikaskuntza ikasgelatik haratago dago, baita ikastolatik haratago ere. Horregatik, ikasleek aldian-aldian ikaskuntza-irteerak egiten dituzte, ikastaroaren une bakoitzean landutako alderdietan sakontzeko. Joan den astean, adibidez, Batxilergoko 2. mailako ikasleak Bilboko Arte Ederren Museoan eta Bilboko Berreginen Museoan izan ziren. Eguneko argazki batzuekin utziko zaituztegu.Sakondu
Lauaxeta Ikastolako Agenda 2030 taldeko ikasleek une historikoa bizi izan dute gaur: kontsumitzen dugun energiaren zati handi bat hornituko duten eguzki plakak piztearena. Jasotako deialdiaren ondoren, Lehen Hezkuntzako Agenda 2030 taldeko ikasleak zuzendaritzarekin bildu dira, eta bi ikasle arduratu dira eguzki-plakak pizteaz. Denboran gogoratuko dutela aitortu duten une sinbolikoa. Aplikazio batek plakek sortzen duten energiari...Sakondu
Gaur, Brasilgo ordezkaritza baten bisita jaso dugu. Brasilgo ikastetxeetako irakasle eta zuzendari talde honek gure hezkuntza-sistema eta proiektua ezagutzeko interesa erakutsi dute, eta, zuzendariez gain, ikasleek beraiek egin dute gidari ikastolako hezkuntza-etapa desberdinetako geletan.Sakondu
Badakigu zein baliotsua den gure seme-alabekin ematen dugun denbora, baina gaur esperientzia aberasgarri bati buruz hitz egin nahi dizuegu, onura ugari ekar diezazkiekeena. Batzuetan, zaila izan daiteke gure umeengandik aldentzea, baita denboraldi labur baterako ere. Hala ere, bizikidetza gainbegiratuko esperientzia horiek oso onuragarriak izan daitezke garapen eta hazkunde pertsonalerako. Zer ematen dizue zehazki? Independentzia eta...Sakondu
Ziur egunean zehar gauza asko gertatzen jatzuzala eta honeen eraginez, zure pentsamenduak eta emozioak askotan hedatzen direla, une bakoitzean esku artean dozun zereginean zentratu beharrean. Gauza bera gertatzen jake gure ikasleei, eta horregatik, gai honetan lagunduko deutsen ohitura txiki bat ezartzea erabaki dogu. Jakin nahi dozu zertan datzan? Jarraian kontatzen deutsugu. Mindfulness, erlaxazioa, meditazioa… kontua da ohitura...Sakondu
Atzo, batxilergoko euskara taldeko kideak EITBn izan gara Mihiluze saioaren grabaketak ikusten publiko modura. Saio hauek urriaren bukaera aldean botako dituzte telebistan. Bestalde, euskararekin Bestalde, euskararen aldeko produktuak eskuratu nahi izanez gero, hona hemen esteka bat.Sakondu