Ziur egunean zehar gauza asko gertatzen jatzuzala eta honeen eraginez, zure pentsamenduak eta emozioak askotan hedatzen direla, une bakoitzean esku artean dozun zereginean zentratu beharrean. Gauza bera gertatzen jake gure ikasleei, eta horregatik, gai honetan lagunduko deutsen ohitura txiki bat ezartzea erabaki dogu. Jakin nahi dozu zertan datzan? Jarraian kontatzen deutsugu. Mindfulness, erlaxazioa, meditazioa… kontua da ohitura...Sakondu
Atzo, batxilergoko euskara taldeko kideak EITBn izan gara Mihiluze saioaren grabaketak ikusten publiko modura. Saio hauek urriaren bukaera aldean botako dituzte telebistan. Bestalde, euskararekin Bestalde, euskararen aldeko produktuak eskuratu nahi izanez gero, hona hemen esteka bat.Sakondu
Gure semearen edo alabaren matrikulazioa edo eskolatzea erabaki garrantzitsua da, hainbeste maite dugun norbaiten oraingo eta etorkizuneko ongizateari zuzenean eragiten baitio. Beraz, ez da erabaki erraza eta zalantzak sor daitezke. Horregatik, edozein erabaki hartzerakoan garrantzitsua bada informazio ona izatea, kasu honetan are gehiago. Hori dela eta, ate irekien jardunaldi batzuk antolatzen ditugu urtero, behar duzun guztia azaltzeko, zure...Sakondu
Paule Etxebarria, Hirune Barrenetxea eta Naia Garcia dira. Iaz, Elhuyar Zientziazoka lehiaketan parte hartu eben eta sari moduan Donostiko CFM zentrora bisita gidatu bat irabazi zuten. Bertan, bisita orokor bat eta gero, ikerlari ezberdinekin lan egiteko aukera izan zuten, ordubeteko tarteetan, bakarka. Beste ikasle batzuk ere datozan egunotan, Leioako zein Donostiko kanpusera joango dira, antzeko...Sakondu
Erein eta lurra lantzen duenak, bere uzta biltzen du. Hala egiaztatu dute oraingoan, ereindakoaren zati bat jaso duten Lehen Hezkuntzako ikasleek. Aurtengo urriko azokaren aurreko lanak dira, laster dator hori ere! Bideo batekin utziko zaituztegu. Aurrera!Sakondu
Badirudi atzo hasi genuela ikasturtea, baina udazkenean sartu gara eta eskolaz kanpoko eskolekin ere martxan gaude. Igeriketa, dantza, artea, yoga, ingelesa, futbola, saskibaloia… jarduera asko dira adin, eta interes tarte zabal bati zuzenduak. Aisialdian ez ezik, garapen pertsonalean ere laguntzen duten jarduerak. Gure programa ikus dezakezu esteka honetan. Aurrera!Sakondu
Gaur egun ez da nahikoa gauzak egitea, egiten dena eta nola egiten den jakinarazi behar da. Gure lehentasunetako bat da, nahiz eta egia den batzuetan konplexua dela, ikastolan adin, proiektu eta ekimen ugari biltzen ditugulako, 12 eta 18 urte bitarteko ia 1.500 ikaslerekin. Izan ere, informazio garrantzitsua eta testuingurua eman nahi dizuegu, zuen semearen adinetik...Sakondu
Hizkuntza bat ikastearen azken helburua ikasleek hizkuntza horretan komunikatzen jakitea da, eta, horretarako, garrantzitsua da hizkuntza egunerokoan erabiltzea. Ildo horretan, hainbat truke-esperientzia egiten ditugu ikasturtean zehar beste herrialde batzuetako ikasleekin, hala nola Brujas, La Rochelle, Danimarka edo Berlinekin, besteak beste. Aste honetan bertan, Brujasen ditugu gure ikasle batzuk.Sakondu
2023/24 ikasturteari hasiera eman zaio, eta Onda Vascaren gonbidapenari erantzunez, ikasleen jaitsiera, onarpen-prozesu berria, digitalizazioa eta etorkizuneko Hezkuntzaren Euskal Legea aztertu ditugu. Errenteriako Orereta Ikastolarekin eta El Regatoko irakaskuntza-kooperatibako Monica Gutierrezekin batera egiten dugu. Elkarrizketa esteka honetan ikusi dezakezu.Sakondu
Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS) UNESCOri lotutako 19 euskal erakunde publiko eta pribatuk osatutako sarea da, eta beren proiektuak, programak eta ekimenak UNESCOren bost jarduera-eremuetan garatzen dituzte: hezkuntza, natura- eta giza zientziak, kultura eta informazioa eta komunikazioa, Garapen Jasangarriko 17 Helburuekin eta 2030 Agendarekin konpromisoa hartuta. Lauaxeta Ikastola Unescorekin elkartutako eskolen sareko kidea da eta,...Sakondu