Aurki gaitzazu

Category

Sariak eta aintzatespenak
Kataluniako Exporecerca lehiaketan irabazitako sariaren harira, joandako astelehenean, DBH3Cko hiru ikaslek Leioako Campuseko Biofisika Institutura (EHU eta CSICen lankidetzatik garatutako ikerketa-erakundea) bisita gidatua egiteko aukera izan dute. Ikasleak Ane Marin, Noa Blanco eta Gadea Martinez dira eta Exporecerca lehiaketan irabazitako sari bat da esperientzia hau. Aurrera!
Sakondu
Nazioarteko Batxilergo Dualak, egiten den herrialdeko Batxilergoko diploma ez ezik, High School Diploma ere lortzea dakar. Lauaxetako hainbatek aukera hori hartzen dute, eta zenbaitek ondo aprobetxatzen eta gainditzen dutela erakutsi ere! Besteak beste, June Uranga Vidaurreta, Ane Bilbao Olabarri, Izaro Cantero Revuelta, Paule Etxebarria Ealo, Ander Aldecoa Andollo, Ekain Garate Prieto, Lucas Lizarralde Regidor, Izaro...
Sakondu
Lauaxetako ikasle batzuek Elhuyar zientzia azokan parte hartu dute egunotan, egindako proiektuen eta ikerketen ondorioak partekatuz. Hainbat izan dira ikasleak: Ane Bilbao, Maialen Lopez, Noa Blanco, Ane Marin, Gadea Martinez , Joane Azkuenaga, Amaia Olano, Laida Agirre, Laida Gonzalez, Garazi Biritxinaga, Nikole Valle, Elene Aldazabal, Izaro Bengoetxea, Sare Etxebarria, Ane Iglesias, Monica Gutierrez, Irati Seijoo, Hirune...
Sakondu
Sare sozialek balio erantsia eman diezaiekete gure seme-alabei eta ikasleei; izan ere, gizarte-konexiorako beste bide bat dira, haien bidez eduki baliotsuak ere eskura ditzakete edo gizarte-arazoez jabetzen eta aldaketa- eta aktibismo-mugimenduetan parte hartzen lagun diezaiekete. Baina arrisku jakin batzuk ere badituzte, hala nola adinerako egokiak ez diren edukiekiko esposizioa, denbora luzez erabiltzea beste jarduera baliotsu...
Sakondu
Aurten Lauaxeta Ikastolan berdintasunaren aldeko lanean erreferente diren bi ikasle uzten gaitue: Marta Jodra eta Ariadne Jorge. Ikasle horiek Batxilergoko 2. urtea ikastolan amaitzen dute, eta ikastolan berdintasunaren alde aritzen den Aregin taldeko kideak ditugu. Orain, haien erreleboa hartzeko unea da. Naroa Amezua eta Irune Azkueta izango dira arduradunak, baina azpimarratu nahi dugu berdintasuna guztion kontua...
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko ikasle bi, Urruzuno literatur lehiaketan sarituak izan dira. Maria Zarrabeitia, poesia lan batekin eta Amets Aranguren prosa lanarekin. Bere lana, Eusko Jaurlaritzak urtero argitaratzen dauen Sagastiberri aldizkarian ezagutzera emongo da. Literatur lehiaketa hau, Eusko Jaurlaritzak bultzaten du eta Ulibarri programaren barne garatzen da, beronen garaileak, agiri ofizial bat izaten dabelarik erakusgarri. Lehiaketa,...
Sakondu
Asteburu honetan Bizkaiko bertsolaritza txapelketako idatzizko modalitateko finala izan da. Bere kategorian, irabazle, Lauaxetako Aiala Bilbao Olabarri. Zorionak! Informazio gehiago, ondoko loturan.
Sakondu
Badakizu 17 pertsonatik 1ek disfagiaren bat jasaten duela edo jasango duela bizitzan zehar? Baina zer da disfagia? Irensteko zailtasuna da. Eztarritik elikagaiak edo likidoak jaistearekin arazoak izatea esan nahi du, normalean pertsonak jasan duen iktusagatik edo tumore batengatik. Egoera horietan, kaltetuak konsistentzia berei batekin jan behar izaten ditu elikagaiak, eta horiek prestatzeak aparteko denbora eskatzen...
Sakondu
Batxilergoko 2. mailako 16 ikaslek titulazio bikoitzarekin amaituko dute aurten: Batxilergoko diploma eta AEBetako High Schoolekoa. Martin Atristain, Pedro Belar, Julen Garcia, Martin Gutiérrez, Mariel Guinet, Jon Mikel Ochoa, Aner Toledano, Lucia Pérez, Kepa Aguirre, Paula Aldazabal, Lander Izaguirre, Eneko Ortiz, Mikel Caballero, Maider Gonzalez, Leire Ruigomez eta Andere Muñoz. Zorionak, neska-mutilak! Nazioarteko Batxilergo Duala...
Sakondu
Ikasleek gizartea aldatu eta hobetu dezakete. Ideiak eta sormena ez zaizkie falta, eta aldaketa oro egungo egoerari eta abiapuntuari buruzko hausnarketa sakon batekin hasten da. Horixe dute, hain zuzen ere, LauHaixetara Irratiko ikasleek hizpide dituzten bi ekimenek: Alde batetik, pentsatzeko ipuinak ekimena, Fair Saturday-rena, hain zuzen ere ikasleak gaurkotasuneko gai bati buruz pentsatzera eta idaztera...
Sakondu
1 9 10 11 12 13 18