Aurki gaitzazu

Category

Sariak eta aintzatespenak
Minutu bateko bideoarekin giza eskubideez kontzientziatzeko gai izango zinateke? Erronka horretara animatu dira Lauaxetako hainbat ikasle. Horien artean, Irune Azkueta, Irati Ezquerra, Laura Mazariegos eta Irati Mazo, finalista suertatu direnak! Eman minutu bat lehiaketa da. Unesco Etxeak sustatutako Ikus-entzunezko Piezen Nazioarteko Lehiaketa, gizartea Giza Eskubideen inguruan sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko. Lehiaketa horretan, minutu bateko ikus-entzunezko pieza...
Sakondu
Aurten ere, Forbes aldizkari ospetsuak eta El Mundo egunkariak ikastetxe onenen zerrenda argitaratu dute, hezkuntza-sektorea aztertu eta hainbat faktore (hizkuntzak, prestakuntza-planak, berrikuntza, eskolaz kanpoko jarduerak, azpiegiturak, etab.) kontuan hartu ondoren. Emaitza Estatuko 100 eskola onenen zerrenda da, eta, horien artean, beste urte batez Lauaxeta Ikastola. Hemendik guztioi eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiegu, hau posible...
Sakondu
Asteburu honetan ospatu da First Lego League Euskadiren final handia, eta Maialen Junquera, Naia Anton, Elene Uribe, Garikoitz Robles, Maren Garnika, Ismene Vallejo, Lehen Hezkuntzako 6. mailakoak eta Lauaxetako Robotika saioetan egindako robotak irabazi dute Arrasateko Udala saria, etorkizun oparoko gazteentzat. FIRST LEGO League Euskadi nazioarteko hezkuntza-programa bat da, eta urtero mundu osoko 110 herrialdetako...
Sakondu
DBHko 3. mailako ikasleek proiektu bat garatzen dute ikasturte osoan zehar, kanpoko lehiaketetan parte hartzeko aukerarekin. Horren adibide dira Monica Gutierrez, Ane Iglesias eta Irati Seijoz, Sener Fundazioaren “Zientziaren aldeko erronka” esperientzian parte hartzera animatu zirenak. Eta hain ondo egin zutenez, finalera pasatu dira! Egindako lanak “Sunny nights” du izena, eta ilargi-gauetan edo ilargi horren...
Sakondu
Zer asmatuko zenuke lurreko bizitza hobetzeko? Nolakoa litzateke? Sapere Aude eskolako sormen lehiaketak planteatzen duen erronka da, mundua aldatuko duten ideia eta proiektu inspiratzaileak biltzeko asmoarekin! Baina zerk kezkatzen ditu gure seme-alabak mundua hobetzeaz ari garenean? Dirudienez, ingurumena zaintzea (kutsadura, baso-berritzea, ekologia, birziklatzea, berrerabiltzea) eta berdintasuna eta gizarte-ongizatea (zoriontasuna, aniztasunari arreta, bakea eta segurtasuna). Bere...
Sakondu
Batzuetan, istorioaren hasiera emanda datorkigu, baina haren bilakaera norberaren mende dago neurri handi batean. Hori da Zornotzako Kultur Elkarte Artistikoak (SACZ) antolatutako literatur lehiaketaren kasua. Hasiera zehatza zuten abiapuntu parte hartzaile guztiek; amaiera, zoriontsua irabazleentzat. Horien artean Izaro Pagaldai, Lauaxeta Ikastolako DBHko 1. mailako ikaslea. Zorionak gainerako sarituei eta 200 parte-hartzaile baino gehiagori! Albistea sakonean...
Sakondu
Euskara Batzordeak Lehen Hezkuntzako ikasleen artean antolatu dituen jarduerak edo lehiaketak dira. Gaur sari banaketa izan da. Zorionak Lander Villasante, Jon López, Beñat Arza, Oier López, Irene Uribe, Unai Aburto, Jon Etxeberria, Aitor Maeso, Joane Artetxe, Iker Morales eta Aimar Domingori.
Sakondu
Denok ditugu hitzen bidez adierazten ditugun asmoak eta helburuak. Baina gure ekintzek erakusten dute helburu horiekin benetan konprometituta gauden edo ez. Gure memorian ekintza, gertakari, adibide eta ebidentzia asko biltzen ditugu, azken urtean zer egin duguna azaltzeko asmoz. Zuretzat  egin ditugunaren adibideak izatea garrantzitsua dela uste dugulako. Hitzekoak garelako eta eta hitzak ekintzetara eramatekoak. Besterik...
Sakondu
Atzo ospatu zen BUM sariak gala eta hemendik zoriondu nahi ditugu Aritz Perez eta Aner Toledano, Batxilergoko 2. mailako ikasleak, hidrogeno berdea hondakin-uretatik lortzeko proiektuaren bultzatzaileak. Alde batetik, bere lanak adituen epaimahaiaren aipamen berezia jaso duelako, eta, bestetik, irabazleen artean suertatu ez diren arren, 3 finalisten artean egon direlako, gazteenak guztien artean izanik. Egin duten...
Sakondu
Euskera bultzatzeko asmoz, aspaldi Lauaxetan garatzen dugun ekintza bat da. Belarri ezkutua jokoan, ikasle batzuk, euskararen zaindari dira, baina haien lana isilpean garatzen dute: euskera gehien erabiltzen duten ikasleak izendatu eta saritzea. Eta zer sari hobe euskal kulturan inbertitzeko bono bat baino? LHko gela bakoitzetik ikasle ezberdinak nabarmendu ondoren, zozketa gauzatu dugu eta Laida Barrenetxeak...
Sakondu
1 11 12 13 14 15 18