Aurki gaitzazu

Day

3 martxoa, 2023
Etorkizunari buruzko erabakiak hartzeak erantzukizuna dakar berekin, eta, batzuetan, gure seme-alabek eta ikasleek erabakiak hartu behar dituzte, gauzak hain argi ez dituzten uneetan; izan ere, gauza batzuk urteak igaro ahala deskubritzen ditugu, norbere burua pixka bat gehiago ezagutzen dugunean. Lauaxetan, laguntzeko asmoz, diziplina arteko bi proiektu garatzen ditugu, astebetekoak, hain zuzen ere etorkizuneko erabakiak hartu...
Sakondu
3 urtetik beherako seme edo alabaren bat daukazu? Zure interesekoa izango dela eta, erantsita, Eusko Jaurlaritzak 0-3 urte bitarteko familientzako argitaratu duen laguntza berriaren inguruko informazioa partekatzen dizugu. Alde batetik laguntza beraren araudia lotura honetan.  Eta bestetik berau ulertzeko gida bat beste lotura honetan.
Sakondu
Elikadura osasungarriak zerikusi handia du garatzen ditugun ohiturekin eta heldu gisa egunerokoan ere eskaintzen diegun adibidearekin. Atzo, Lauaxetan, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek sukalde lanak egin zituzten, pintxo osasungarriak eta ez hain osasungarriak eginez. Hori guztia Scienceko Healthy bites proiektuan. On egin!
Sakondu