Aurki gaitzazu

Day

15 ekaina, 2026
🎉 Larunbat honetan Lauaxeta Ikastolako Jaia ospatu genuen, elkarrekin egoteko, gozatzeko eta komunitate gisa partekatzeko egun berezia. Goizetik bertatik, ikastola giroz, ilusioz eta mugimenduz bete zen. Egun osoan zehar, ikasleek, familiek, irakasleek eta langileek lehiaketak, tailerrak, erakusketak, musika, antzerkia, jolasak eta adin guztietarako prestatutako jarduerak partekatzeko aukera izan zuten. Kirola izan genuen saskibaloi partidekin, futbol txapelketekin,...
Sakondu
🏙️✨ 5 urteko gelako haurrek “Bertako taupadak” indagazio-unitatearen emaitza partekatu dute. Proiektua martxotik ekainera garatu dute, IBren esparruan. Unitate honetan zehar, haurrek herri edo hiri baten funtzionamendua aztertu dute, komunitate baten parte diren zerbitzuak, espazioak eta rolak ezagutuz: dendak, zerbitzu publikoak, elkarguneak, laguntza-espazioak eta elkarbizitza posible egiten duten beste hainbat elementu. Unitatearen ideia nagusia honakoa...
Sakondu
 🌍💙 Gaur, LH 6. mailako ikasleek UNICEF gertutik ezagutzeko aukera izan dute, haurren eskubideen defentsan eta munduko haur askoren bizi-baldintzak hobetzeko egiten duten lana hobeto ulertzeko. Ekintza hau ikasleen aurreko lan baten jarraipena izan da. Izan ere, 6. mailako ikasleek PEPeko erakusketa egin zutenean, “Haurren esplotazioa” gaia landu zuten eta, gai horren inguruan sakontzeko asmoz, UNICEFekin...
Sakondu
🤝🏎️ Joan den ostiralean Sponsor’s Day ospatu genuen Lauaxetan, Mugitek proiektuaren alde egin duten enpresa guztiei eskerrak emateko. Euren babesari esker, proiektuan parte hartu duten ikasleen ikaskuntza, garapena eta hazkundea bultzatzeko aukera izan dugu. Mugitek ez da kart elektrikoak eraikitzea edo lasterketa desberdinetan parte hartzea bakarrik. Hezkuntza-proiektu bat da, ikasleei eginez ikasteko, erronka errealen aurrean...
Sakondu