Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > GIH eta Agenda 2030 > UNICEF gertutik ezagutzen: konpromisoa, ikaskuntza eta ekintza solidarioa

 🌍💙 Gaur, LH 6. mailako ikasleek UNICEF gertutik ezagutzeko aukera izan dute, haurren eskubideen defentsan eta munduko haur askoren bizi-baldintzak hobetzeko egiten duten lana hobeto ulertzeko.

Ekintza hau ikasleen aurreko lan baten jarraipena izan da. Izan ere, 6. mailako ikasleek PEPeko erakusketa egin zutenean, “Haurren esplotazioa” gaia landu zuten eta, gai horren inguruan sakontzeko asmoz, UNICEFekin harremanetan jarri ziren hitzaldi bat antolatzeko.

Erakusketa hartan, ikasleek pultserak saldu zituzten dohaintza bat biltzeko, eta gaur, UNICEFeko kidearen bisita baliatuz, bildutako dirua eman diote: 119 euro guztira.

Esperientzia honek aukera eman die ikasleei ikasitakoa errealitatearekin lotzeko, munduko beste haur batzuen egoeraz jabetzeko eta ekintza txikiek ere eragin positiboa izan dezaketela ulertzeko. Bachillerato Internacionalaren ikuspegitik, ikaskuntza ez da gelan bakarrik geratzen: ikertzea, hausnartzea eta ekitea ere bada, ingurune hurbilean zein mundu mailan ardura hartuz.

Zorionak LH 6. mailako ikasleei erakutsitako konpromisoagatik! 💙

Azken albisteak

2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Miño, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia
2026/07/01
Bela Camp: itsasoa, lankidetza eta uda bizitzeko beste modu bat
2026/06/30
Eginoko Udalekuak: natura, abentura eta kanpamentu giroa
2026/06/30
Lizarrako Udalekuak: uda, lagunak eta mila abentura

Kategoriak

Buletinean harpidetu