Hala da ikasketetan, lanean eta, oro har, bizitzan. Hori eta askoz gehiago eramaten dute baratzera ereitera, landatzera, biltzera eta bildutakoa saltzera hurbiltzen diren ikasleek, berriz ere eskolako baratzearekin lotutako beharrizanetan inbertitzeko. Aurrera!Sakondu
Ikasturtea amaitzear dago, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, irailean, beste etapa bati ekingo diote, hainbat aldaketa barne: gelakideak, eraikina, irakasleak, …. Horregatik, oporren aurretik ideia ona iruditzen zitzaigun elkarrekin asteburu bat proposatzea. Barrian izan da eta esperientzia oso positiboa izan da. Argazkiak ikustea besterik ez. Besrakada bana!Sakondu
Aniztasunak aberastu egiten gaitu, bestearen begiradak norberarena ez den beste ikuspegi bat eskaintzen digun heinean; nahiz eta batzuetan ez dugun ikuspegi horrekin bat egiten eta, are gehiago, ez dugun ulertzen ere, bere historia pertsonala, bizipenak eta izaera gureak ez diren neurrian. Gizarte demokratiko batek, hain zuzen ere, guztion ideiekiko errespetua du oinarri, baina azpimarratuz, edozerk...Sakondu
Sare sozialek balio erantsia eman diezaiekete gure seme-alabei eta ikasleei; izan ere, gizarte-konexiorako beste bide bat dira, haien bidez eduki baliotsuak ere eskura ditzakete edo gizarte-arazoez jabetzen eta aldaketa- eta aktibismo-mugimenduetan parte hartzen lagun diezaiekete. Baina arrisku jakin batzuk ere badituzte, hala nola adinerako egokiak ez diren edukiekiko esposizioa, denbora luzez erabiltzea beste jarduera baliotsu...Sakondu
Aurten Lauaxeta Ikastolan berdintasunaren aldeko lanean erreferente diren bi ikasle uzten gaitue: Marta Jodra eta Ariadne Jorge. Ikasle horiek Batxilergoko 2. urtea ikastolan amaitzen dute, eta ikastolan berdintasunaren alde aritzen den Aregin taldeko kideak ditugu. Orain, haien erreleboa hartzeko unea da. Naroa Amezua eta Irune Azkueta izango dira arduradunak, baina azpimarratu nahi dugu berdintasuna guztion kontua...Sakondu
Amaiera orok hasiera berri bat du. Emozioak, eskerrak eta ibilbide berriak. Horiek dira burura datozkigun hitzetako batzuk, Batxilergoko 2. mailako ikasleengan pentsatzen dugunean. Ospatu berri duzue Agur Jaia edo promozio-festa, eta etorkizuna duzue aurretik. 34. promozioa! Azken promozioari eta aurrekoetako askori begiratu nahi badiezu, esteka honetan klik egin besterik ez duzu egin behar. Egun hauetan...Sakondu
Ingurune pribilegiatu batean gaude, eta alde batera edo bestera begira, naturaz gozatzen dugu. Zornotza eta Durango lotzen dituen bidegorri berriak, Lauaxeta parean, gure inguruaz gozatzen jarraitzeko aukera ematen digu, bai oinez zein bizikletaz. Eta orain are gehiago, atzo Koldo Unzueta Garmendiari eta Lauaxeta Ikastolako arte-ikasleei esker bidegorriko horma batzuk inguruarekin integratuago baitaude. Paisaiara eta artera jo...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko ikasle bi, Urruzuno literatur lehiaketan sarituak izan dira. Maria Zarrabeitia, poesia lan batekin eta Amets Aranguren prosa lanarekin. Bere lana, Eusko Jaurlaritzak urtero argitaratzen dauen Sagastiberri aldizkarian ezagutzera emongo da. Literatur lehiaketa hau, Eusko Jaurlaritzak bultzaten du eta Ulibarri programaren barne garatzen da, beronen garaileak, agiri ofizial bat izaten dabelarik erakusgarri. Lehiaketa,...Sakondu
Blog honen bidez, asko azpimarratzen dugu gure ikasleen eta seme-alaben garapenean, ikastolan eman dituzten 16 urteetan zehar, bidea partekatzearen garrantzia. Indarrak batzearen eta ekarpen positiboa egitearen garrantzia. Horrela da haien heziketan, eta horrela egiten dugu, hitzez hitz, bidea, Lauaxetatik aldian-aldian antolatzen ditugun familia-irteerekin gertatzen denean. Oraingoan, atzo bertan, Urkiolara. Ia 200 pertsona! Eskerrik asko etortzegatik!...Sakondu
Asteburu honetan Bizkaiko bertsolaritza txapelketako idatzizko modalitateko finala izan da. Bere kategorian, irabazle, Lauaxetako Aiala Bilbao Olabarri. Zorionak! Informazio gehiago, ondoko loturan.Sakondu