Aurki gaitzazu

By

Atutxa(e)ko Ainara
Bihar, ostegunean, Batxilergoko 2. mailako ikasleen promozio festa ospatuko dugu. Oso une bereziak zuentzat eta zuen familia guztientzat: etapa bat ixtea, ikastolaz haraindi berri bat hastea, horrek maila akademiko-profesionalean zein pertsonalean suposatzen duen guztiarekin. Ziur amatxu, aitatxu edo aitite-amama bat baino gehiago hunkitu egiten dela eta ez dela gutxiagorako. Aurrera, neska-mutilak! Agur Jaiaren programari begiratu...
Sakondu
Oraingo honetan, DBH 4. mailako ikasleek, Industria Erronka programaren barnean Ormazabal Velatia enpresan izan dira. Industria Erronka FVEMek (Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa) bultzatutako proiektua da, industria Bizkaiko gazteei hurbildu nahi diena, STEM bokazioak pizteko helburuarekin. Horretarako, ikasturtean zehar, industria-enpresekin topaketak egiten ditugu, haien jarduera eta gehien eskatzen diren profil profesionalak ezagutzeko. Ekimen positiboa da ikasleen etorkizunerako eta Euskadiko ekonomiarentzat funtsezkoa den...
Sakondu
Atzo eta gaurko egunean, ikastolako Agenda 2030 taldearen bitartez, arropa bilketa solidarioa gauzatu dugu. Jasotakoa Kooperara bideratuko da. Eskerrik asko parte hartu duzuen ikasle eta familia guztiei!
Sakondu
Joandako astean, maiatzaren 3an Agenda 2030eko Eskolarteko Foroa eta Udal Foroan egon ginen. Bertan Amorebieta-Etxanoko mugikortasunaren inguruan hausnartu zuten ikasleek, eskola bakoitzean egindako diagnostikoak kontutan hartuz. Ikastolatik parte hartu zuten ikasleak DBH 1. Mailako June Zallo Saratxagak, Jone Lago Barrutietak eta Beñat Villaverde Martinek. Aurrera!
Sakondu
Joandako astean ospatu zen Gernika-Lumoko Astra eraikinean. Guztira 325 ikasle inguru Bildu ziran Busturialdeko Zientzia eta Teknologia Eguna ospatzeko helburuaz. 13 tailer ezberdinetan banatuta, inguruko DBH4ko ikasleek “robotika, materialak, adimen artifiziala, errealitate areagotua, elektronika, matematikak eta elektrizitatea” bezalako gaiak landu zituzten, Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkarteak eta Leartibai Fundazioak Bizkaiko Fou Aldundiaren laguntzarekin antolatutako jardunaldian. Lauaxetatik...
Sakondu
Naturarekin konektatzeak onura ugari dakarzkigu eremu fisikoan, psikologikoan eta emozionalean. Jakin badakigu, baina askotan ez diogu jaramonik egiten. Lanpetuegi gabiltza gure errutinetan, lanetan eta betebeharretan. Haurrek batzuetan garrantzitsua dena gogorarazten digute. Hemen, Lauaxetan, naturarekiko harremanaz nola gozatzen duten ikustea besterik ez dago. Asteburu ona opa dizuegu eta tarte bat gorde dezazuela honetarako. Natura gara eta...
Sakondu
Igande honetan amaren eguna dela eta, gaurkoan, amatxu eta amama guztientzako doa gure mezua. Eskerrik asko egunerokoan egiten duzuen eta egin duzuen guztiagatik eta bihotzez mosu eta besarkada bana! Egun honetarako, duela urte batzuetako bideo bat berreskuratzen dugu, nagusitu arren, orduko hitzak gaur ere mantentzen dira eta!  
Sakondu
Exporecerca zientzia-azokan izan ondoren, Uxue Idirinek, Martin Fernandezek, Izaro Riojak, Noa Blancok, Ane Marinek eta Gadea Martinezek beren proiektua aurkeztu dute Bartzelonan, Educaixaren The Challenge ekimenaren barruan.  
Sakondu
Gure gorputzaren osasuna eta zaintza seme-alabei eta ikasleei transmititzea gauza ona da. Ispiluan proiektatzen duten irudiarekin gustura egon nahi izatea eta ondo ikusteko ahaleginak egitea ere positiboa da, beren burua zaintzeko duten beste esparru bat den heinean. Baina gure balio nagusia ez da kanpoko irudian oinarritu behar, hori baino askoz gehiago gara. Gorputza gure izatearen...
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako liburuaren azoka solidarioan familiek izan duzuen parte hartzeari esker, 1.048€ batu eta La Otra Mirada ONGra bideratu dira, Senegalen ama eta haurrentzako anbulategi bat eraikitzeko, zehazki. Eskerrik asko guztioi!
Sakondu
1 103 104 105 106 107 140