Gaur, Lehen Hezkuntzako gure ikasleek dagoeneko tradizio bihurtu dutena partekatu nahi dizuegu: urriko azken asteleheneko Azoka! Ez da Gernikakoa bezain ugaria eta hornitua, baina ikasleek gozatu eta ikasi egiten dute, eta pozik daude! Urriko azken astelehenero, gogotsu biltzen dira azoka berezi hau egiteko, non gure eskolako baratzeko produktuak salgai jartzen dituzten. Ekitaldi hau porru, kalabaza...Sakondu
Untxiak, ahuntzak, eskola-baratza, zuhaitzak landatzea… hori guztia udazkeneko egun eguzkitsu batean, naturan eta familia-giroan. Itxura ona du, ezta? Horrela izan zen. Joan den larunbatean, Lauaxeta Ikastolan, Astelehentxutxu eguneko argazki batzuekin eta bideo batekin utziko zaitugu, zuk zeuk ikus dezazun zelako giro ona izan genuen! Egun ona izan!Sakondu
Hezkuntza funtsezko faktorea da gero eta premiazkoagoa den klima-aldaketaren aurkako mundu mailako lanetan. Fenomeno horrekin lotutako ezagutzek lagundu egiten diete gazteei planetaren berotzearen ondorioak ulertzen eta jorratzen, jarrerak aldatzera bultzatzen ditu eta mundu mailako larrialdia den gai bat ulertzen laguntzen die. Gaur, Klima Aldaketaren aurkako Mundu Eguna, posterrak eta kontzientziazio maketak egin dituzte. DBHko 1....Sakondu
Zapatu honetan eskola ortuko uzta jasoko dugu, ikasleek astelehenean, azken urriko azokan saldu dezaten. Etorri nahi al duzu eta bide batez Lauaxetako beste gune berri batzuk ezagutu? Horri gehituta ikastolako oiloak eta ahuntzak ezagutu ahal izango dituzu. Bai, orai ahuntzak ere izango ditugu! Eta bide batez, etorkizunean hazten ikusiko dituzun zuhaitza ere landatu ahal izango...Sakondu
Galdera horiei erantzuteko asmoz, BBK Kuna Esade Center for Social Impact (ECSI) erakundearekin elkartu da, bere BBK Kuna Kideak sareko kideei Eragin Soziala Neurtzen eta Kudeatzen Ikasteko Komunitate bateko kide izatea eskaintzeko. Guztira, 28 erakundek parte hartzen dugu erkidego honetan: ADR Enkarterrialde, Arteche, Ehe Norai Elkartea, Bilboko Portuko Agintaritza, Bidegintza, Bilbao Basket, Bizitegi, Centro San...Sakondu
Naturari esker ikasi daitekeenaren beste adibide batekin gatoz. Oraingo honetan, Lauaxeta Ikastolako aintziran izan da eta ikasleek materia eta dentsitatearen inguruan ikasi dute. Zehazki esanda, materia eta materiaren propietateak ikasten ibili dira. Dentsitatea ikasi ostean, itsaspeko bat sortu dute eta horrekin, objetu baten bolumena aldatu gabe, masa aldatzea posiblea dela ikusi dute eta horrela objetu...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako Agenda 2030 taldeko ikasleek une historikoa bizi izan dute gaur: kontsumitzen dugun energiaren zati handi bat hornituko duten eguzki plakak piztearena. Jasotako deialdiaren ondoren, Lehen Hezkuntzako Agenda 2030 taldeko ikasleak zuzendaritzarekin bildu dira, eta bi ikasle arduratu dira eguzki-plakak pizteaz. Denboran gogoratuko dutela aitortu duten une sinbolikoa. Aplikazio batek plakek sortzen duten energiari...Sakondu
Erein eta lurra lantzen duenak, bere uzta biltzen du. Hala egiaztatu dute oraingoan, ereindakoaren zati bat jaso duten Lehen Hezkuntzako ikasleek. Aurtengo urriko azokaren aurreko lanak dira, laster dator hori ere! Bideo batekin utziko zaituztegu. Aurrera!Sakondu
Euskal Herriko UNESCO Sarea (EHUS) UNESCOri lotutako 19 euskal erakunde publiko eta pribatuk osatutako sarea da, eta beren proiektuak, programak eta ekimenak UNESCOren bost jarduera-eremuetan garatzen dituzte: hezkuntza, natura- eta giza zientziak, kultura eta informazioa eta komunikazioa, Garapen Jasangarriko 17 Helburuekin eta 2030 Agendarekin konpromisoa hartuta. Lauaxeta Ikastola Unescorekin elkartutako eskolen sareko kidea da eta,...Sakondu
Bredako Unibertsitateko ikertzaile batek ikastolaren mugikortasun iraunkorra bultzatzeko plan bat garatuko du. Gure errealitatearen eta testuinguruaren aldez aurreko azterketa batetik abiatuta, ikertzaileak ikastolan mugikortasun iraunkorra sustatzeko eta Lauaxetako ikasleen artean mugikortasun horri lotutako balioak garatzeko ekintzak proposatuko ditu. Proiektua 4 hilabetetan zehar garatuko da eta Lauaxeta Ikastolak eta Bredako Unibertsitateak sinatutako akordioaren parte da.Sakondu