Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > GIH eta Agenda 2030 > Zer zerikusi du mugikortasun iraunkorrak ingelesarekin?

Hasiera batean ez dirudi zerikusi askorik duenik, baina kasu honetan bat datoz: bere garaian, Louis Lex Bredako unibertsitateko ikertzailea Lauaxetan garatzen ari den mugikortasun iraunkorreko proiektuaren berri eman genizuen. Gaur, Lehen Hezkuntzako ikasleen txanda da eta Louisek azaldu die zuzenean. Horrela, proiektua bertatik bertara ezagutu dute eta gainera, ingelesez denez, hizkuntzarekin ere praktikatu dute.

Bredako unibertsitateak mugikortasun eta hiri-plangintza iraunkorrean espezializatutako programak ditu, eta gurekin lankidetzan aritzeko interesa agertu zuen. Horregatik, seihileko honetan, Louis Lex ikasleetako batek, unibertsitatearen tutoretzapean, proiektu hau landuko du, gure errealitatean oinarritutako ekintza-plan bat zehaztea helburu duena.

Era berean, familiei formulario bat iritsiko zitzaizuen. Helburua, lehen fase honetan, Louisek gure errealitateari buruzko informazioa jaso ahal izatea da, eta horretarako zuen parte-hartzea garrantzitsua da.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu