Lauaxeta familien kooperatiba bat da, eta horrek, familia moduan hain zuzen ere, gehiago parte hartzeko aukera ematen digu, ez bakarrik egunerokoan eta arlo akademikoan, baita ikastolaren kudeaketan ere, azken batean, familiak baitira ikastolaren jabeak. Hala, joan den ostiralean, urtero bezala, Kooperatibisten Ohiko Batzarra ospatun dugu, aurreikusitako gai-zerrendako puntuak aztertu eta Lauaxetaren etorkizunari begira erabakiak hartzeko....Sakondu
Gaurkoa egun berezia izan da Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat, eurena ez den errealitate batera hurbildu ahal izan baitira. Hau da, bizitza osoa aurretik eta gogo, proiektu eta ilusio handia duten 11 urteko gazteen larrutik atera eta une batez adinekoen eta mendekotasun-egoeran daudenen larruan jarri ahal izan dira, haien errealitatea eta egunerokotasuna ulertzeko. Igurco Orue...Sakondu
Gutun lehiaketa eta Konekta 4. Euskara Batzordeak Lehen Hezkuntzako ikasleen artean antolatu dituen jarduerak edo lehiaketak dira. Aste honetan sari banaketa izan da. Zorionak a Nora Nuñez, Laia Artetxe, Klaudia Gonzalez, Madalen Ibarretxe, Kiara Baz, Enara Villaverde, Andoni Ciudad Real, Peio Mimentza, Markel Martín, Amets Carrasco, Irene Uribe, Ager Izaola eta Jon Etxebarria!Sakondu
Minbizia da aurtengo EITB Maratoiaren kausa. ‘Minbizia Aurka Aukera Berriak’ leloarekin eta ETSren “Aukera Berriak” abestiarekin, Hockey Hot Shots taldeak eta Lauaxeta Ikastolak, bat egiten dugu minbiziaren aurka. Aurrera!Sakondu
Lauaxeta Ikastolako Euskara taldetik, “Egunean behin” lehiaketa martxan jarri da ikastolako ikasleen artean eta batxilergo 1. mailako Aroa Fernández eta Miguel Carrasco irabazle suertatu dira! Bulegoren diskoa sinatuta eskuratu dute! Lehiaketaren inguruko informazio gehiago nahi? Hemen uzten dizugu. Zorionak eta aurrera!Sakondu
Ezaguna da musikak gazteen artean duen eragina eta hainbat abesti edo musikarirekin sortzen den identifikazioa. Musika kulturara hurbiltzeko bitarteko ezin hobea da. Horregatik, gazteen artean euskal kulturaren transmisioa zabaltzeko asmoz, Musikariak Ikastetxean programan sartu gara. Duela aste batzuk Liher-ekin egon ginen. Atzoko egunean ikasleek gertutik ezagutu zuten Odei Barroso. Eskerrik asko!Sakondu
Gure seme-alabak hezteko zenbait gai edo esparrutan erosoago eta indartsuago senti gaitezke. Sexualitaterena, batzuetan ez da horietako bat. Guraso izan arren, ez dugu denetik jakin behar, eta gure seme-alabak hezteko orduan, gure ezagutzekin eta gaitasunekin egiten dugu, baina baita gure gabeziekin ere. Batzuetan gertatzen da gu ere ez gintuztela naturaltasunez eta argitasunez hezi esparru horretan,...Sakondu
Gazteak Herri Itunaren aliatu bihur al daitezke indarkeria matxista prebenitzeko eta desagerrarazteko? Erantzuna argi eta ozenki eman dezakegu: Bai! Horri buruz dihardu Emakunderen podcast honek, non Uxue Abad eta Ager Uribek, Lauaxeta Ikastolako ikasleek, berdintasuneko eta teknologiako adituekin batera beren iritzia ematen duten. Hemen entzun dezakezu. Aurrera!Sakondu
Guraso garen aldetik, gure seme-alabentzat onena bilatzen dugu, eta, horretarako, esperientzia duten profesionaletaz baliatzen gara, baina parte hartzea eta jarraipena egitea ere nahi izaten dugu. Gure seme-alaben ikastetxea kooperatiba bat izateak, hain zuzen ere, gehiago parte hartzeko aukera ematen digu, ez bakarrik egunerokoan eta arlo akademikoan, baita ikastolaren kudeaketan ere, azken batean, familiak baitira ikastolaren jabeak....Sakondu