Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Berdintasunaren aldeko Herri Itunaren topaketa!

Joandako astean, Berdintasunaren aldeko Herri Ituna sinatu genuen erakundeen topaketa izan zan. Bere garaian atxikitako erakundeek, 151 konpromiso hartu genituen berdintasunerantz azkarrago egiteko. Topaketa egun honetan gure esperientzia eta hausnarketa partekatu genuen.

Lauaxetatik, Zuzendaritzaz gain, Haregin, Berdintasunaren taldeko Naroa Amezua eta Uxue Abad, izan ziran bertan.

Lauaxetari dagokionez, hartutako konpromisoen artean, izan ere, ikastolan dugun talde eragile honen ekimena egonkortzea genuen helburu. Eta  berdintasunaren alorrean, esan dezakegu ikasleak dirala liderrak ikastolan eta urtez urte,  haiek arduratzen direla, batxilergoa amaitzen dutenean, beren ordezkariak bialtzen Haregin taldea osotzeko helburuz.

Beste konpromisoetariko bat, ikastolan eman daitekeen sexu jazarpenaren aurkako protokolo bat definitzea zan. Hau ere iaz egin eta ezagutzera eman zan eta esteka honetan duzu nahi izanez gero, sakontzeko aukera.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu