Aurki gaitzazu

Category

Eskolaz kanpokoak eta udakoak
Larunbat honetan hasiko dugu ofizialki lehian arituko direnen eskola kirola: futbola eta saskibaloia, eta LXT Kirol Egunean egingo dugu. Lauaxetan izango da, 9: 30etan, ekintza hauetan izena eman dutenei zuzenduta, eta haien familiei. Ekitaldiaren barne taldeen aurkezpena, ekipazioen banaketa, partidak eta Zure Txokoaren aurkezpena izango ditugu, Lauaxetak familientzat jarri duen txokoa, zuek ere indarberritu eta...
Sakondu
Orain bai. Ikasturtea eta udalekuak amaituta eta datorren ikasturteko lan batzuk aurreratuta, oporretan goaz. Atseden hartu ezazue eta indarbarritu, bueltan gogotsu erronka berriei aurre egiteko. Uda ona igaro!
Sakondu
Egunak Aurrera, Lizarra eta Eginokoak ere bueltan daude eta honekin, gure seme-alabekin alkartzeko unea. Ondo etorri eta eskerrik asko monitoreei!
Sakondu
Udako oporrak dira eta alaitasuna eta poztasuna udalekuetan ere nabari da. Kolorea, irribarrea eta jolasa. Begi bistan!  
Sakondu
Udako oporrek askorako ematen dute. Jakina, atseden hartzeko eta ondo pasatzeko, gure ikasleek merezi duten bezala, baina baita denbora horren zati bat beren etorkizun akademikoari eta/edo profesionalari gehituko dion eta ekarpen positiboa egingo dion zerbait egiten emateko ere. Egun hauetan aisialdiko begirale ikastaroa Lauaxetan egitea erabaki duten ikasleen kasua da, aisialdiko begirale titulu homologatua lortzeko....
Sakondu
Familia batzuen eskaeraeta galderari erantzunez, erantsita, udaleku irekietan jantokian zerbitzatuko den menua aurkituko duzue ondoko loturan. On egin!
Sakondu
Abentura, lagunak, autonomia, natura eta esperientzia ugari. Eta zer gertatzen da aita edo amagaz? Zer suposatzen du abentura honek guretzat? Jarraitu irakurtzen eta hausnarketa batzuk partekatzen dizkizugu. Batzuetan, esperientzia hau modu dualean bizi dugu. Alde batetik, badakigu esperientzia positiboa izango dela beraientzat, eta guretzat, guraso garen aldetik, eguneroko bizitzan oso urriak diran beste espazio batzuez...
Sakondu
Uda hasi berritan, udalekuei ekingo diegu Lauaxetan: Haurtxo Lauaxeta, Txiki Lauaxeta, Gazte eta Nagusi. Adin guztietarako proposamenak. Jolasak, abentura, surfa, artea, naturan zehar ibilaldiak, ikaskuntza, lagunak… eta egun asko aurretik gozatzeko. Eta Lizarra eta Eginokook, maletak prest? Ondo pasa!  
Sakondu
Loturak dira talde-lanaren oinarria, eta euskarak merezi du eta asko bere alde talde lanean aritzea. Horregatik, ikasturtean zehar ikastolan garatzen dituzten ekimenetatik haratago, Euskara Taldeko kideek beren denboraren zati bat ikasgelaz haragoko loturak egitera bideratzen dute. Oraingoan Arantzazun eta Urbian. Euskararen alde Lauaxetan egiten dituzten beste ekintza batzuk ezagutzeko, ondoko loturan klikatzea besterik ez duzu.
Sakondu
Ikasturtea amaitzear dago, eta horrekin amaitzen dira eskolaz kanpoko jarduerak ere. Ospatzeko eta larunbatero seme-alabak saski eta futbol partidetara eramateko joaten diren familien ahalegina azpimarratuz, lunch txiki bat antolatu genuen duela egun batzuk. Besarkada bana!  
Sakondu
1 10 11 12 13 14