Elikagaiak alferrik galtzea mundu mailako arazoa da, eta urtetik urtera okerrera doa. Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearen kalkuluen arabera, urtero 1.300 milioi tona elikagai alferrik galtzen dira mundu osoan, hau da, ekoitzitako janari guztiaren erdia baino gehiago. Bolumenari dagokionez, horrek bi bilioi plater beteko lituzke! Pertsona baten zaborra beste baten altxorra da. Soberakin guztiak...Sakondu
Eguberriak, lagun ikusezina, urtebetetzea, ospakizun jakin batzuk… jai hauetan ere ingurugiroaren alde ekin dezakegu. Eta gu, laguntzeko gaude. Horretarako eskaintzen dizkizugu Ingurugelak partekatutako ideiak: Gabonetako apaingarriak egiteko ideiak, opari jasangarriak, opariak era jasangarrian biltzeko ideiak, Gabonetako jakiak prestatzeko aholkuak, eta bestelakoak. Ondoko lotura bisitatzea baino ez duzu.Sakondu
Hori da Lauaxetan martxan jarri dugun erronka: hasiera batean zabor gisa botako genituzkeen materialetatik abiatuta jostailuak sortzea. Gabonetatik eta sarri askotan jostailuen erosketa handiak gertu egonda, are zentzu handiagoa du. Trash toys proiektuarekin, STEAM proiektuan parte hartuko duten artistak Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak izango dira. Helburua euren sormena garatzea eta jostailu berrien kontsumoari buruz...Sakondu
Familien laguntzari esker, ospatu barri dogun Jostailuen Azoka solidarioan 1.194 € jaso ditugu! Bildutakoa, “La cuadri del hospi” erakundera bideratuko dogu, minbizia duten haurrei laguntzeko asmoz. Eskerrik asko beraz! Sakondu
Denok ditugu hitzen bidez adierazten ditugun asmoak eta helburuak. Baina gure ekintzek erakusten dute helburu horiekin benetan konprometituta gauden edo ez. Gure memorian ekintza, gertakari, adibide eta ebidentzia asko biltzen ditugu, azken urtean zer egin duguna azaltzeko asmoz. Zuretzat egin ditugunaren adibideak izatea garrantzitsua dela uste dugulako. Hitzekoak garelako eta eta hitzak ekintzetara eramatekoak. Besterik...Sakondu
Gaurko egunean, Lehen Hezkuntzako zenbait ikaslek, haziak elkartasunarekin lotu dituzte, eta hitzez hitz egin dute. Kalabaza, piper, etab.-en hazien testurak atera eta ezagutu ondoren, Senegalekin harremanetan jarri dira, haziak herrialde baten goseaz amaitu eta garapena bultzatzeko proiuektu bati buruz ezagutuz. Guzti hau bi irabazi asmo gabeko elkarteren eskutik, Hazien Sarea bata, biodibertsitatea mantentzeko eta handitzeko...Sakondu
Erronka horretatik abiatuta, Lauaxetako DBHko 4 ikasle Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin harremanetan jarri ziren Lauaxetaren eskola-baratzeko uztaren zati bat emateko. Celia Aramburuk, June Gonzálezek, Irune Díezek eta Ane Martínezek, guztiak DBHko 1. mailakoak, Hau da Green lehiaketan parte hartu dute. Lehiaketa horren helburua gazteen artean portaera ekologiko eta iraunkorrak sustatzea da, ingurumena eta beren ingurune naturala...Sakondu
Hezkuntza da pertsonen eta gizartearen hobekuntzan eragin positiboena duen faktoreetako bat. Horregatik, funtsezkoa da gure ikasleak berdintasunean heztea eta indarkeriatik urrun. Gaur, azaroak 25, ekintza ugari egingo dira Lauaxeta Ikastolan, Emakumearen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta. Sexu-jazarpenaren edo sexuan oinarritutako jazarpenaren aurkako protokoloa aurkeztea, kontzientziazio-lan artistikoak, ipuinak, bideoak eta abestiak, berdintasunari buruzko eztabaidak...Sakondu
Zuengana zuzentzen gara, Aritz Pérez eta Aner Toledano, Batxilergoko 2. mailako bi ikasleren proiektu baten inguruan hitz egiteko. Hondakin-uretatik abiatuta hidrogeno berdea lortzea planteatzen duen proiektua da. Proiektu horri hasiera eman zioten joan den ikasturtean, eta dagoeneko EHUn, Elhuyarreko zientzia-azokan eta Donostiako 2 ikerketa-zentrotan (CFM eta Polimaten) aurkeztu dute. Kontua da une honetan beste lehiaketa...Sakondu
Datorren azaroaren 25a emozioz beteriko gaua izango da eta Lauaxeta oso ondo ordezkatuta egongo da. Abesbatzako ikasleak izango dira Fair Saturdayren inaugurazio ekitaldira joango direnak egun horretan, 20: 00etan, Bilbao Arenan. Kulturaren aldeko mugimendu horren berri izan genuenetik, bat egin genuen harekin. Hainbat ikasturte dira jada, ez bakarrik azaroaren azken larunbateko ekitaldiagaz bat egiten dugula,...Sakondu