💜 Gaur, Lauaxeta Ikastolan, azaroaren 25aren harira hainbat ekintza burutu ditugu, adin eta etapa desberdinetako ikasleak inplikatuZ, bakoitza bere adinari egokitutako dinamiken bidez, errealitate garrantzitsu honen inguruan hausnartzen aritu da. Zergatik da garrantzitsua ikastolan gai hau lantzea? Zeren eta hezigarri izatea ez baita soilik eduki akademikoak irakastea, baizik eta harreman osasuntsuak, errespetuzkoak eta indarkeriarik gabekoak...Sakondu
🚀Joan den asteburuan, DBH 3. eta 4. mailako ikasle batzuek esperientzia paregabea bizi zuten: LXT Gaua, berrikuntzaz betetako gaua, non sormena eta ingenieritza batzen diren gure inguruko erronka errealak konpontzeko. 21 orduz etenik gabe, ikasleek taldeka lan egin zuten ikastolan, kanpoko enpresek proposatutako erronkei erantzuteko. Erronka horiek gaur egungo arlo estrategikoetako batzuekin lotuta zeuden: mugikortasun...Sakondu
🗣️ Hitz egitea, argudiatzea eta zure iritzia defendatzea gustuko duzu? Hau da zure aukera! Lauaxetako Eztabaida Liga, DBH eta Batxilergoko ikasleei zuzendua, ez da soilik jendaurrean hitz egitea: hobeto pentsatzen ikastea da. Parte hartzeak hau guztia garatzen laguntzen die: Ideiak antolatzea eta gaiak argitasunez aztertzea. Argumentu sendoak bilatzea eta eraikitzea, informazio fidagarrian oinarrituta. Euren ikuspegia defendatzea,...Sakondu
💛✨Gaur, Lauaxeta Ikastolan ate irekien saio berri bat ospatu dugu, familiei euren seme-alaben etorkizunerako hain erabakigarria den momentu honetan laguntzeko helburuarekin. Badakigu erabaki hau ez dela erraza. Ikastola bat aukeratzea bide bat aukeratzea da: hazteko, ikasteko, harremanak egiteko eta etorkizuna eraikitzeko ingurune bat. Horregatik, funtsezkoa da informazio ona izatea, eguneroko jarduna, metodologia, espazioak, irakasleak eta...Sakondu
💡 Gero eta konplexuagoa eta globalizatuagoa den mundu batean bizi gara, eta finantzak ulertzea bizitzarako oinarrizko gaitasuna bihurtu da. Hori dela eta, hala aukeratu duten DBHko 3. eta 4. mailako, baita Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleek ere, hezkuntza finantzarioari buruzko prestakuntza berezia jaso dute. Esperientzia horretan, ikasleek ikasten dute: Aurrezkia, inbertsioa, maileguak eta aurrekontuak bezalako...Sakondu
🎶💬 Gaur, DBH 1eko ikasleek aukera izan dute musika eta kultura gertu-gertutik bizitzeko, eta, aldi berean, euskararen erabilera gazteen artean sustatzeko helburua duen esperientzia batean parte hartzeko. Elkarrizketa Musikatuak egitasmoaren eskutik, eta La Basu eta La Pulga artistek emandako giro, energia eta gertutasunari esker, ikasleek hainbat musika estilo ezagutu dituzte: tangoa, flamenkoa, hip-hopa eta rapa. Hori...Sakondu
📚✨Aurreko ostiralean, Lauaxetan komunitatean bizitzen diren une berezi horietako bat izan genuen. 200 familiekin baino gehiagorekin batera, KulturLaben Amelie ipuin-kontalariaren “Itsas bazterreko ipuinak” saio magikoa gozatu genuen. Ipuin bat entzutea abentura txiki bat da beti: irudimena pizten du, hunkitu egiten gaitu eta elkarrekin gozatzera gonbidatzen gaitu. Hala izan zen berriro ere. Istorioen artean, irribarreak, begirada...Sakondu
🐔📚 Hegazti gripea prebenitzeko, hegaztiak estalpean mantentzea agintzen duen estatu-dekretua betez, gure eskola-baserriko oiloak aldi baterako oilategi barruan egongo dira, kanpora irten gabe. Neurri hau Euskadi osora zabaldu da dagoeneko, eta helburua sasoi honetan ugariagoak diren hegazti basatiekin kontaktua saihestea da 🕊️. Gure oiloak osasuntsu badaude ere, ikastola gisa gure ardura da araudia betetzea eta...Sakondu
🚗 Aste honetan, Batxilergoko 2. mailako ikasleek aukera izan dute lesio medularra duen pertsona baten bizipenak eta testigantza zuzenean entzuteko. Bere hitzen bidez, ikasleek errepideko arriskuez eta istripuek eguneroko bizitzan izan ditzaketen ondorioez hausnartu ahal izan dute. 🧠💭 Jarduera hau Eusko Jaurlaritzaren Gerta Dakizuke programaren barruan kokatu da, eta bere helburua da gazteen artean kontzientzia eta...Sakondu
🌟 Bizitzan badaude une batzuk gure seme-alabek etorkizun akademiko eta profesionalari buruzko erabaki garrantzitsuak hartu behar dituztenak. Hori gertatzen da, besteak beste, DBH 1. mailan eta Batxilergoan, etorkizunari begira jarri eta norberaren gaitasunak, interesak eta balioak aztertzen hasten diren garaietan. 🎓 Prozesu horretan laguntza eta orientazioa eskaintzeko asmoz, hausnarketarako materialak, profesionalen, familien eta ikasle ohi desberdinen...Sakondu