🎨🎙️🌿 Uda iritsi aurretik, DBHko ikasleek Talentu Tailerretan parte hartzeko aukera izan zuten; ikasturtea modu desberdin batean ixteko proposamena, interes pertsonalak esploratuz, trebetasun berriak deskubrituz eta esperientziaren bidez ikasiz. Tailer hauek aukera ematen diote ikasle bakoitzari arlo askotariko, sortzaile eta motibagarrietara hurbiltzeko, norberaren gustuekin, jakin-minekin eta talentuekin lotutako jarduerak aukeratuz. Artea, musika, gorputz-adierazpena, kirola, natura, teknologia,...Sakondu
🌟 Ikasturte bakoitza bide askotarikoek osatzen dute. Ikasle bakoitzak bere modura bizi du: bere erritmoekin, erronkekin, egoerekin, aurrerapausoekin, zailtasunekin eta lorpenekin. Horregatik, ikasturte amaieran, emaitzetatik harago doan zerbait jarri nahi dugu balioan: ikasle guztiek egindako ahalegina. Izan ere, ikasteak ez du beti erritmo berean aurrera egitea esan nahi eta aurrerapausuak ez dira notetan bakarrik ikusten....Sakondu
🚌✨ Irailaren 8an hasi zen ikasturte berria Lauaxeta Ikastolan. Goiz hartan, autobusak pixkanaka iristen joan ziren, motxilaz, urduritasunez, ilusioz eta esanahi ezberdinez betetako begiradaz beterik. Batzuentzat, ibilbide hura lehenengoa izan zen. Ikastolara etortzeko autobusera igotzen ziren lehen aldia, etxeko segurtasuna atzean utzi eta etapa berri bati ekiteko lehen aldia, eta egunak igaro ahala euren munduaren parte...Sakondu
🎉 Larunbat honetan Lauaxeta Ikastolako Jaia ospatu genuen, elkarrekin egoteko, gozatzeko eta komunitate gisa partekatzeko egun berezia. Goizetik bertatik, ikastola giroz, ilusioz eta mugimenduz bete zen. Egun osoan zehar, ikasleek, familiek, irakasleek eta langileek lehiaketak, tailerrak, erakusketak, musika, antzerkia, jolasak eta adin guztietarako prestatutako jarduerak partekatzeko aukera izan zuten. Kirola izan genuen saskibaloi partidekin, futbol txapelketekin,...Sakondu
🏙️✨ 5 urteko gelako haurrek “Bertako taupadak” indagazio-unitatearen emaitza partekatu dute. Proiektua martxotik ekainera garatu dute, IBren esparruan. Unitate honetan zehar, haurrek herri edo hiri baten funtzionamendua aztertu dute, komunitate baten parte diren zerbitzuak, espazioak eta rolak ezagutuz: dendak, zerbitzu publikoak, elkarguneak, laguntza-espazioak eta elkarbizitza posible egiten duten beste hainbat elementu. Unitatearen ideia nagusia honakoa...Sakondu
🎓 Batxilergoan ez ezik, beste etapa garrantzitsu batzuk ere agurtzen dira. Gure txikienak ere hazten, aurrera egiten eta beren bidean aztarna uzten duten uneak bizitzen ari dira. Egun hauetan Haur Hezkuntzako Agur Jaia ospatu dugu, etapa berezi bati agur esateko festa ederra: aurkikuntzez, jolasez, lehen adiskidetasunez, autonomiaz, emozioz eta partekatutako ikaskuntzaz betetako etapa izan da....Sakondu
🌍👓🗣️ Egun hauetan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 3. mailako ikasleek IBren esparruan garatutako bi indagazio-proiekturen ondorioak partekatu dituzte. Bi proiektuek helburu komun bat izan dute: ikasleei inguruko mundua hobeto ulertzen laguntzea, aniztasuna baloratzea eta begirada irekiagoa, kritikoagoa eta konprometituagoa garatzea. Alde batetik, LH5eko ikasleek “Jarri nire betaurrekoak” proiektua aurkeztu dute. Unitate honetan, giza eskubideak, berdintasuna eta...Sakondu
🕊️ Zorionez, gure gazteei ez zaie egokitu indarkeria gure inguruko errealitate sozial eta politikoaren parte zen garaia bizitzea. Hain zuzen ere horregatik, garrantzitsua da gertatutakoa ezagutzea, benetako testigantzak entzutea eta ulertzea memoria ez dela iraganari bakarrik dagokion zerbait: oraina eta etorkizuna eraikitzen ere laguntzen digu. Eusko Jaurlaritzaren Adi-adian programaren barruan, DBH 4. mailako ikasleek ETAren biktima...Sakondu
🏊♀️⚽ Haur Hezkuntzako ikasleek kirol topaketa berezia bizi izan dute, eta igerilekuan zein futbol zelaian beren trebetasunak erakusteko aukera izan dute. Gozatzeko, partekatzeko, norbere burua gainditzeko eta txikitatik kirolaren balioa ezagutzen jarraitzeko eguna izan da. 💙 Lauaxeta Ikastolan, kirola hezkuntzaren funtsezko ardatz gisa ulertzen dugu. Gure helburua da haur guztiek jarduera fisikoa egiteko aukera izatea...Sakondu
🎨✨Lauaxeta Ikastolan familiei zuzendutako erakusketa egin da “Hutsaren forma” proiektuaren barruan, errendimendu handiko ikasleek garatutako proposamen gisa. Proiektu honetan, ikasleek hutsaren kontzeptuaren inguruan hausnartu dute eta hainbat eskultura sortu dituzte, beti ikusten ez den horri presentzia, esanahia eta forma emateko. Erakusketak aukera eman du familiei azken emaitza ez ezik, ikasleek bizitako sormen prozesua ere partekatzeko:...Sakondu