Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Musika, kultura eta euskara: gazteen artean erabilera sustatzeko bizipen paregabea

🎶💬 Gaur, DBH 1eko ikasleek aukera izan dute musika eta kultura gertu-gertutik bizitzeko, eta, aldi berean, euskararen erabilera gazteen artean sustatzeko helburua duen esperientzia batean parte hartzeko.

Elkarrizketa Musikatuak egitasmoaren eskutik, eta La Basu eta La Pulga artistek emandako giro, energia eta gertutasunari esker, ikasleek hainbat musika estilo ezagutu dituzte: tangoa, flamenkoa, hip-hopa eta rapa. Hori guztia, testuinguru berezi batean: Zornotza Aretoan.

Saioak aukera eman du musika komunikazio tresna gisa ulertzeko, kultur zubi gisa eta norberaren adierazpenerako espazio gisa. Erritmoaren eta hitzaren bidez ikasteko modu erakargarri bat, zalantzarik gabe.

Jarduera hau Lauaxeta Ikastolako Euskara Taldeak bultzatutako ekimena da, eta Taupa – Euskaltzaleen Mugimenduaren proiektuaren barruan kokatzen da. Ekimenaren helburua da kulturgileekin elkarlanean, gazteen artean euskararen erabilera areagotzea eta harreman sare euskaldunak ehuntzea eta indartzea.

Erritmoz, emozioz eta hausnarketaz betetako goizaldi honek gure ikasleengan arrasto polita utziko du 🎤✨.

Azken albisteak

2026/10/05
Baditugu Ate Irekien Jardunaldietarako datak!
2026/10/03
Lauaxeta Euskal Jaian: kultura, musika eta gure komunitatean parte hartzea
2026/10/03
Abentura berri bat: LH2 eta LH5eko Egonaldiak
2026/10/01
Londres zain dugu: Batxilergoko 1. mailako ikasleentzako esperientzia
2026/09/30
Kirol Plana: kirola Haur Hezkuntzatik hasten da
2026/09/30
Hasi dira eskolaz kanpoko jarduerak Lauaxetan!

Kategoriak

Buletinean harpidetu