Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Azaroak 25: elkarbizitza, errespetua eta aldaketa eraikitzen

💜 Gaur, Lauaxeta Ikastolan, azaroaren 25aren harira hainbat ekintza burutu ditugu, adin eta etapa desberdinetako ikasleak inplikatuZ, bakoitza bere adinari egokitutako dinamiken bidez, errealitate garrantzitsu honen inguruan hausnartzen aritu da.

Zergatik da garrantzitsua ikastolan gai hau lantzea?
Zeren eta hezigarri izatea ez baita soilik eduki akademikoak irakastea, baizik eta harreman osasuntsuak, errespetuzkoak eta indarkeriarik gabekoak eraikitzen laguntzea. Neska-mutilek eta gazteek behar dituzte hausnarketarako espazioak, entzute aktiborako tartea eta eguneroko jarrerek duten eragina ulertzeko aukera.

Gaurko jardueren bidez —dinamikak, irakurketak, elkarrizketak, sormen-lanak eta ekintza sinbolikoak— ikasleek errespetua, berdintasuna, zaintza eta bizikidetza bezalako kontzeptuak landu dituzte. Adin bakoitzari egokituta, guzti-guztiak lagungarri dira begirada kritikoa garatzeko eta eguneroko keinuen bidez gizarte bidezkoago bat eraiki daitekeela ulertzeko.

Lauaxetan argi dugu: ikastola espazio segurua eta hezitzailea izan behar da; ezagutza akademikoa lantzea bezain garrantzitsua da elkarrekin bizitzen ikastea. Eta gaur bezalako egunek gogorarazten digute bide horretan komunitate gisa jarraitu behar dugula, pertsona guztiek askatasunean eta duintasunean hazteko aukera izan dezaten.

💜 Eskerrik asko gaurko jardunaldia posible egin duzuen ikasle, irakasle eta hezitzaile guztiei.

Azken albisteak

2026/06/11
Agur Jaia Haur Hezkuntzan: haztea agurtzen ikastea ere bada
2026/06/11
Mundua ikuspegi berrietatik ulertzeko bi IB proiektu
2026/06/10
Pi Eguna Lauaxetan: matematika, sormena eta pentsamendua
2026/06/10
Lauaxeta–Gasteiz Greenpower Urban Race lasterketan parte hartu dugu
2026/06/09
Historia gogoratzea, berriro ez errepikatzeko: indarkeririk ez
2026/06/08
Haur Hezkuntzako kirol topaketa: mugimenduaren bidez hazten

Kategoriak

Buletinean harpidetu