🌿 Asteburu honetan, 200 pertsona inguruk —familiek, ikasleek eta irakasleek— gozatu dugu Pobeña eta Kobaron arteko ibilbidea eginez, gure Bizkaiko kostalde zoragarrian. Ibilaldi hutsa baino gehiago izan da: familian eta komunitatean elkarrekin denbora partekatzeko aukera, naturarekin konektatzeko eta elkarren arteko harremanak sendotzeko eguna. Barre egin dugu, hitz egin, inguruneaz ikasi eta, batez ere, gauza sinpleak baloratu...Sakondu
🌿 Gaur, Lauaxeta Ikastolan, Aurkezleak eta Justiziazaleak ikasleen agentziek jarduera bereziak garatu dituzte Palestinaren aldeko grebaren harira, helburu argi batekin: hausnarketa sustatzea eta bakearen balioa ikasgeletara ekartzea. Egunaren hasieran, Amina eta David ipuinak bi haurren ahotsen bidez gogorarazi digu bakea ez dela opari bat, eskubide bat baizik. Jolasorduan irakurri den manifestuak mezu hori sendotu du: ez...Sakondu
⛏️ Atzo, 6. mailako ikasleek bisita berezia egin zuten Euskal Herriko Meatzaritzaren Museora, eta aukera izan zuten gure lurraldeko iragan industriala hurbiletik ezagutzeko. Bisitan zehar, meatzariek lan egiten zuten baldintzak, erabiltzen zituzten tresnak eta makineria, eta meatzaritzak Bizkaiko garapenean izan zuen garrantzia ezagutu zituzten. Horrez gain, lanaren eta teknologiaren bilakaeraz hausnartu zuten, iraganeko egoerak gaur egungoekin...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk azken egunotan Alemanian izan dira, Musika Gurs proiektuaren bigarren fasean parte hartzen.Erasmus+ programaren barruan, eta Europar Batasunaren babesean garatzen den proiektu honetan, Lauaxetak Frantziako eta Alemaniako ikastetxeekin elkarlanean dihardu, Espainiako Gerra Zibilean eta II. Mundu Gerran konzentrazio eta errefuxiatu kanpoetan sorturiko abesti eta musika berreskuratzeko eta plazaratzeko helburuarekin. Proiektuak gogorarazten digu...Sakondu
🏠 Zure seme-alaba non matrikulatuko duzun erabakitzea emozioz eta arduraz bizi den unea da. Garrantzitsua da lasaitasuna sentitzea, hezkuntza-proiektua zure seme-alabarentzako egokia dela ikustea eta pertsonak gertutik ezagutzea 💫 Horregatik, Lauaxetan ate irekiak antolatzen ditugu urtero, gure ikastola barrutik ezagutu, nola lan egiten dugun ikusi eta zalantzak argitzeko aukera izan dezazuen. Aurten gainera, aukera gehiago eskaini...Sakondu
Datorren 2025eko urriaren 4an, larunbata, 10:00etatik 15:00etara, AICn (Amorebieta) ospatuko da Automozio & Mugikortasun Jasangarriaren Ate Irekien Jardunaldia, ACICAEk antolatua. (Informazio gehiago) Adin guztietarako jarduerak izango dira: simulagailuak, kart elektrikoak, bizikleta tailerrak, bide-segurtasun zirkuitua, gymkanak eta sektoreko enpresetara bisita gidatuak. Aukera paregabea haurrek eta gazteek mugikortasunaren etorkizuna modu dibertigarrian eta hezitzailean ezagutzeko. Lauaxetan ikasteko modu...Sakondu
Albiste zoragarria gure komunitatearentzat: David Alonso, gure ikastolako ikasle ohia, eta Ibai Arroitajauregi brontzezko domina eskuratu dute Argentinan jokatutako 23 urtez azpiko trinketeko munduko txapelketan. Espainiako selekzioaren aurka jokatutako partida zirraragarrian markagailua irauli eta garaipena lortu zuten, eta horrela, Euskal pilotaren selekzioarentzat lehen domina ofiziala ekarri dute FIPVk antolatutako munduko txapelketetan. Pozez ikusten dugu gure...Sakondu
📚✨ Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriz ere KulturLab. Ikastolaren bihotzean dagoen gune bizia da, eta gure ikasleentzako esperientzia aberasgarrienetako asko hemen gertatzen dira. KulturLaben, besteak beste, honako jarduerak gauzatzen dira: 📖 Irakurzaletasuna sustatzea: liburuak, istorioak eta ikasketak aurkitzeko, gozatzeko eta partekatzeko gonbidapena. Irakurketa ideia, emozio eta horizonte berrietara eramaten gaituen zubia da hemen. 🌍 IBko...Sakondu
💛 Ikastolan, egun bakoitza abentura txiki handi bat da. Eta 1 urteko gela aipatzen badugu, abentura hori goxotasunez, jakin-minez eta ikaskuntza berriz idazten da. Han, jolasen, abestien eta lehen hitzen artean, gure txikienek urratsez urrats mundua deskubritzen dute. Keinu bakoitzak badu bere balioa: partekatutako irribarre batek, arreta pizten duen objektu berriak, laguntza bila luzatzen den...Sakondu
🔬 Irailaren 26an, ostirala, 17:00etatik 22:00etara, Barakaldoko Lasesarre kiroldegia laborategi handi bilakatuko da. Neska-mutilek, gazteek eta familiek aukera izango dute zientziak eskaintzen duen alderdirik dibertigarriena eta harrigarriena ezagutzeko. Oregaua: Ikerlarien gaua Tecnalia eta EHU/UPV-k antolatuta, Oregaua Europar Ikerlarien Gauaren parte da. Helburua: zientzia gizartera gerturatzea, esperimentuen, tailerren eta erakustaldien bidez, adin guztietarako pentsatuta. 100 ikertzaile baino...Sakondu