🌍 🎓✨Aurreko ostiralean, egun berezia ospatu genuen Lauaxetan: Nazioarteko Batxilergoaren (IB) Erdi Mailako Programa (PAI) barruan kokatzen den Proiektu Pertsonalen Azoka, eta Lehen Hezkuntzako Programaren (PEP) barruko Erakusketa. 📚🌱 Ekitaldian zehar, Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBH 4. mailako ikasleek beren proiektu pertsonalak aurkeztu eta defendatu zituzten, ikasturtean zehar ikasitako guztia familia, irakasle eta ikaskideekin...Sakondu
🕊️Ikasketa guztiak ez dira liburuetan aurkitzen. Badaude bizipenak, testigantzak, gizatasunez eta ausardiaz beteak, gure ikasleengan benetako arrastoa uzten dutenak. Lauaxetan, urtero, DBH 4. mailako ikasleek indarkeria terroristaren biktima baten testigantza zuzena entzuteko aukera paregabea dute, Adi-Adian programaren barruan. Topaketa hau ez da soilik gertatutakoari buruzko informazioa jasotzea; bizipenak ulertzea da, minaren eta ondorioen aurrean begiak...Sakondu
Edozein lan edo eginkizunetan, egindako esfortzua eta dedikazioa aitortza eta zorionak jasotzeko modukoak dira. Eta, gainera, ahalegina eta konpromisoa tartean daudenean, emaitzak ere iritsiko dira, epe ertain-luzera. 🛤️ Ildo horretatik, ikasturte honetan zehar erronkei eta zailtasunei aurre egiteko esfortzuz aritu diren ikasle askori gure zorionik beroenak helarazi nahi dizkiegu. Eta, bereziki, 1. eta 2. Batxilergoko...Sakondu
Gure ikastolan, ikaskuntza ez da soilik gelan gertatzen, esperientzia partekatuen bidez ere transmititzen da. Eta horietako bat bereziki polita izan da: Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako bertso saioa, bertsolaritzan esperientzia duten ikasle beteranoek eskainia. Saio honen bidez, bertsolaritzaren lekukoa belaunaldiz belaunaldi pasa da, eta bertsoak sortzen urteak daramatzatenek beren zaletasuna partekatu dute, etorkizuneko bertsolari berriak pizteko...Sakondu
Euskararen aldeko lana ez da soilik irakasle edo hezitzaileen ardura. Gure ikasle askok ere egunero ekarpena egiten dute, ekintzen bidez, erabileraren bidez eta beste ikaskideei eredua eskainiz. Lauaxetan, badugu horrelako ikasle talderik: euskararen alde aktiboki lan egiten duen talde bat, konprometitua eta sutsua. Aste honetan, aitortza txiki baina bihotz handikoa egin nahi izan diegu. Izan...Sakondu
Gaur eta bihar, gure ikastolako DBHko 3. mailako ikasleek esperientzia paregabe batean parte hartuko dute: Elhuyar Zientzia Azoka, Bilboko Areatzan ospatzen den zientzia-azoka, eta 640 gazte baino gehiago biltzen dituena Euskal Herriko ikastetxe desberdinetatik. Jardunaldi hauetan, gure ikasleek ikasturtean zehar garatutako proiektu zientifiko eta teknologikoak aurkezten dituzte, euren ikerketak partekatzen dituzte eta zientziarekiko interesa duten...Sakondu
Aste honetan, gure bi irakaslek parte hartu dute HelloMath kongresuan, EduCaixak antolatuta. Ekimen honek matematiken ikuspegi berritzaile eta sortzaile baten alde egiten du. 🧠📐 Saioa Asua eta Paula Cabezuelo izan dira ordezkariak. Baina ez dira bakarrik entzule izan… protagonistak ere izan dira! 👏 Matematika modu esanguratsuan, ikasleen errealitatearekin lotuta eta ikuspegi sortzaile batetik ikasteko proiektu...Sakondu
Gaur, LH 3. mailako ikasleek esperientzia berezia bizi dute, itsas usainez eta tradizioz beterikoa. Bermeoko Arrantzaleen Museoa bisitatu dute, gure kostaldeko lanbide garrantzitsuenetako baten oroimena bizirik mantentzen duen lekua. 🌊 Bisitan zehar, antzinako arrantzaleen bizimodua ezagutu dute: zer nolakoak ziren haien ontziak, zer tresna erabiltzen zituzten eta nola aurre egiten zioten egunez egun itsasoari. Objektu historikoak,...Sakondu
Batxilergoko Agur Jaiaren ondoren, oraingoan Haur Hezkuntzako ikasleen txanda izan da. Gure txikiek agur esan diote Haur Hezkuntzari eta Lehen Hezkuntzako etapa berria besarkatzeko prest daude! 🥹💛 Poz eta urduritasun apur batekin, egun askotan ilusioz entseatutako abestia kantatu diete aita eta/edo amari 🎶💐. Une hunkigarria izan da, irribarrez eta malko txikiz betea. Ondoren, Lehen Hezkuntzako...Sakondu
Gaur, DBH 1. mailako ikasleek oso interesgarria eta beharrezkoa den hitzaldi bat jaso dute: Farmakutsadurari buruzkoa. Hitz arraro samarra dirudien arren, gure egunerokoarekin zerikusi zuzena duen gai bat da.🌍 Baina… zer da farmakutsadura? 💧 Farmakutsadura da gure botikek (antibiotikoak, analgesikoak, hormonak…) ingurunean, batez ere ur-ingurunean, uzten duten aztarna kimikoa. Botikak behar bezala ez botatzeak, edo...Sakondu