💛 Bihotza uzkurtzen zaizue zuen alaba edo semea ikastolan uzten duzuenean? Zalantzak sentitzea, baita gurasoen artean “errudun” sentitzea oso arrunta izaten da. Baina gauza bat esan nahi dizuegu: zuek sentitzen duzuena normala da… eta beraiek sentitzen dutena ere bai. Guri bezala, neska-mutilei ere kosta egiten zaie berriarekin aurrez aurre egitea. Egokitzapena ez da beti erraza,...Sakondu
Ikasturteari eta esparru akademikoari lotutako zerbitzuez gain, gure familiei zer ekarpen gehiago egin diezaiekegun pentsatzen aritu ginen, bai gure instalazioen bidez, bai Lauaxeta Ikastola osatzen dugun pertsonen bidez. Hori horrela izanik, hiru zerbitzu osagarri gogorarazi nahi dizkizuegu. Besteak beste ondokoak dira: ikasgelako ikaskideekin urtebetetzeak ospatzeko aukera (Haur Hezkuntzako 3 urtetik Lehen Hezkuntzako 3. mailara arte): Ospatu...Sakondu
🌟 Ikasturte hasierarekin batera, Lauaxeta Ikastolan ere abian jartzen dugu Lehen Hezkuntzako ikasleentzat ilusio handiena pizten duen proiektuetako bat: Ahotsenea. Ahotsenea ez da espazio soil bat, baizik eta esperientzia hezitzaile bat, ikasle bakoitzak bere burua erakusteko eta benetan gustuko duena partekatzeko aukera izan dezan. Ostegunero, atsedenaldian, ikasleek eszenatokia dute euren talentuak, zaletasunak eta ametsak ahotsez eta...Sakondu
🎶 Ikasturte hasierarekin batera, Lauaxeta Ikastolan ere abian jartzen da gure kulturarekin zuzenean lotzen gaituen jarduera hau: Bertsolaritza. “Norbere buruarengan segurtasuna, autoestimua, komunikazioa edo euskararekin eta gure kulturaren parte den zerbaitekin lotura sakontzea”. Hori da ikasleek bertsolaritzari buruz partekatzen duten hausnarketetako bat. Baina Bertsolaritza horrez gain askoz gehiago da: inprobisatzen ikastea, jendaurrean aritzea, memoria eta erritmoa...Sakondu
Hizkuntza baten helburua bere bidez gure egunerokoan bizitzea da. Hizkuntza erabiltzen dugun neurrian, gainera, aberastu egiten dugu, esparru bakar batera mugatu beharrean, hala nola akademikora edo lan-arlora. Horrez gain, gure kulturaren ezaugarri eta oinarri den hizkuntzaz ari garenean eta haren hedapena eta etorkizuna gure esku dagoenean, helburu pertsonaletik haratago onura kolektiboa bihurtzen da. Guztion kontua....Sakondu
Lauaxeta Ikastolan argi daukagu ikaskuntza gelatik harago doala. Bidaiatzeak, kultura berriak ezagutzeak eta beste herrialde batzuetan ikasteak ikasleen autonomia sustatzen du, ikuspegia zabaltzen du eta bizipenei balio berezia eransten die. Horregatik, ikasturte hasiera honetan, agur eta animo bereziak bidali nahi dizkiegu aurten kanpoan ikasketak egiten ari diren Lauaxetako ikasleei, ikasturte osoan, erdian edo hiruhileko batean...Sakondu
Gaur ofizialki inauguratu dugu ikasturtea 2. Batxilergoko ikasleekin ✨.Une berezia izan da, esanahiz betea, izan ere, ikasturte hau ez da beste bat gehiago: bide berriak irekitzen diren urtea da, ametsak zehazten diren urtea eta etorkizunari aurrez aurre begiratzen hasten diren urtea. 🌱 Eguna Aitor Pagaldai, Lauaxetako zuzendariaren hitzekin hasi da. Berak gogorarazi du 2. Batxilergoan egotearen...Sakondu
Komunikazioa errazteko helburuz, ikastolarekin harremanetan jartzerako orduan baliagarri izango zaizun kontaktuen agenda bat prestatu dugu. Bertan, edozein zalantza edo iradokizunen aurrean norengana jo behar duzun aurkituko duzu. Emailez bialtzen da familiei, baina gure webgunearen alde pribatuan ere eskuragarri dago. Gida hau zure telefonoan edota ordenagailuan ere deskargatu eta eskura euki dezakezu baita.Sakondu
Ikasturte hasierak beti dakartza emozio kontrajarriak. Batetik, udaren ondorengo nagikeria txiki horiek sentitzen ditugu 😌, egun luze eta lasai horien nostalgia. Eta baita beldurra ere: ezezagunari, aldaketei, etorriko diren erronkei. Baina sentimendu horiekin batera, ilusioz betetako bide bat ere zabaltzen da 🌈. Iraileko hasiera bakoitzak aukera berria ematen digu: orri zuri bat irekitzea, esperientziak, ikaskuntzak...Sakondu
Aurten Lauaxeta Ikastolan oso urrats berezia eman dugu: 1 urteko gela inauguratu dugu. Familiek aspalditik adierazitako behar bati erantzuten dio, seme-alabek oso goizetik hezkuntza-laguntza izan dezaten. Espazio berria xehetasunez diseinatu da: argitsua, segurua eta haien behar motore eta sentsorialetara egokitua. Jolasaren eta jakin-minaren bidez esploratzeko eta autonomia pixkanaka garatzeko tokia da. Gure metodologia pentsamenduan, naturarekiko...Sakondu