Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Zer uzten dugu gure aztarnan? Farmakutsadurari buruzko hausnarketa

Gaur, DBH 1. mailako ikasleek oso interesgarria eta beharrezkoa den hitzaldi bat jaso dute: Farmakutsadurari buruzkoa. Hitz arraro samarra dirudien arren, gure egunerokoarekin zerikusi zuzena duen gai bat da.🌍

Baina… zer da farmakutsadura?
💧 Farmakutsadura da gure botikek (antibiotikoak, analgesikoak, hormonak…) ingurunean, batez ere ur-ingurunean, uzten duten aztarna kimikoa. Botikak behar bezala ez botatzeak, edo gorputzak digeritu ostean pixa edo gorotz bidez kanporatzeak, urak eta ekosistemak kutsatzea eragiten du.

🌿 Gaurko saioan, ikasleek ulertu dute:
🔹 Zergatik den garrantzitsua botiken erabilera arduratsua.
🔹 Nola eragin dezakegun ingurugiroan ohitura txikien bidez.
🔹 Zergatik ez diren sendagaiak zaborrera edo komunera bota behar, eta farmazietan entregatzea dela egokiena.

Hausnarketa sakona, eta batez ere, etorkizun jasangarri baten aldeko hezkuntza jarduera bat izan da.

🌱 Jakintza da lehen pausoa eraldaketarako.

Hau guztia Expertia, Lauaxeta Ikastolako programaren baitan izan da, zeinetan gurasoak ikasgelara hurbiltzen diran, haien esperientzia ikasleekin partekatzeko. Eskerrik asko!

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu