Gizarte Ekonomiako lehen Sormen Jaialdia da. Helburua da gizarte-ekonomiaren balioak zabaltzea pieza sortzaileen bidez, bi modalitatetan: grafikoa eta ikus-entzunezkoa. Batxilergoko zenbait ikaslek parte hartu zuten eta Paula Marín, Judith Amayra, Ane Pradales eta Naia Ayarzaguenak EKOS Popular saria irabazi zuten Ikus-entzunezkoen kategorian, Jokin Díaz Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendariaren eskutik. Hurrengo estekan utziko dizugu berria.Sakondu
Batzuetan erabakia argi dago, baina gehienetan aukera bat baino gehiago dago buruan. Informazioa eta laguntza eskaintzeko asmoz, larunbat honetan Orientazio Azoka ospatu dugu. Bertan, Batxilergoko azken ikasturteko ikasleek eta haien familiek unibertsitate ezberdinetara hurbiltzeko eta horietako bakoitzak eskaintzen dituen ikasketak ezagutzeko aukera izan dute. Larunbat honetan Lauaxetan egindako topaketa hau bat etorri zen Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta...Sakondu
Batxilergoko Sari Berezien helburua Batxilergoa ibilbide akademiko bikainarekin egin duten ikasleen ahalegina eta dedikazioa aitortzea da, eta hori da, besteak beste, Jon Valbuena Álvarezen kasua. Hezkuntza sailburuorde den Begoña Pedrosak eta Ikastetxe eta Plangintza zuzendari den Eugenio Jiménezek joan den ostiralean banatu zituzten 2022-2023 Batxilergoko Sari Bereziak Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan. Gaur egun unibertsitatean graduko...Sakondu
Ezaguna da musikak gazteen artean duen eragina eta hainbat abesti edo musikarirekin sortzen den identifikazioa. Musika kulturara hurbiltzeko bitarteko ezin hobea da. Horregatik, gazteen artean euskal kulturaren transmisioa zabaltzeko asmoz, Musikariak Ikastetxean programan sartu gara. Duela aste batzuk Liher-ekin egon ginen. Atzoko egunean ikasleek gertutik ezagutu zuten Odei Barroso. Eskerrik asko!Sakondu
Gazteak Herri Itunaren aliatu bihur al daitezke indarkeria matxista prebenitzeko eta desagerrarazteko? Erantzuna argi eta ozenki eman dezakegu: Bai! Horri buruz dihardu Emakunderen podcast honek, non Uxue Abad eta Ager Uribek, Lauaxeta Ikastolako ikasleek, berdintasuneko eta teknologiako adituekin batera beren iritzia ematen duten. Hemen entzun dezakezu. Aurrera!Sakondu
Zerbait ikasteko ez dago esperimentatzea bezala. Hori da Lauaxetan egiten ditugun truke-esperientzien kasua. Horietan ez da hizkuntza bat bakarrik ikasten. Beste kultura bat ezagutzen da, beste errealitate bat, horrek dakarren irekitasuna barne. Egun hauetan gure ikasle batzuk Danimarkan elkartrukean izan dira. Ondo izan!Sakondu
Denok ditugu hitzen bidez adierazten ditugun asmoak eta helburuak. Baina gure ekintzek erakusten dute helburu horiekin benetan konprometituta gauden edo ez. Gure memorian ekintza, gertakari, adibide eta ebidentzia asko biltzen ditugu, azken urtean zer egin duguna azaltzeko asmoz. Zuretzat egin ditugunaren adibideak izatea garrantzitsua dela uste dugulako. Hitzekoak garelako eta eta hitzak ekintzetara eramatekoak. Besterik gabe,...Sakondu
Batxilergoko 1. mailako ikasle batzuk boluntariotza-programa batean murgildu dira Orue egoitzan. Gaur hasi da, hain zuzen ere, ekimen hau, eta Orueko bi profesionalek programa aurkeztu diete gure ikasleei. Saio horretan, neska-mutilek gehiago ezagutu dute egoitzako bizitzari buruz eta egoiliarren bizitzan alde nola eragin positiboa egin dezaketen. Hemendik aurrera, gure ikasleek astero bisitatuko dute egoitza, egoiliarrekin...Sakondu
Ikasturtean zehar, ikasle nagusiagoek hainbat jarduera egiten dituzte gazteenentzat. Oraingoan Batxilergoko 2. mailako txanda izan zen eta publikoa, HH 5 urteko ikasleak. Irudien bistara, gustatu zitzaien! Bideo labur batekin utziko zaitugu. Sakondu