Atzo, DBHko 1. mailako ikasleek esperientzia berezi bat bizi zuten: Orueko adinekoen egoitzara hurbildu ziran kontzertu didaktiko bat eskaintzera. đ»đșđ„° Hau lehenengo emanaldia besterik ez da; hurrengo hilabeteetan, otsailean, martxoan eta apirilean, beste hiru kontzertu egingo dituzte. Ekimen honek onura bikoitza du: gazteek beren talentua partekatzeaz gain, enpatia, errespetua eta beste belaunaldi batzuekin harremanak garatzen...Sakondu
Ikaskuntza ikasgelatik haratago dago, baita ikastolatik haratago ere. Horregatik, ikasleek aldian-aldian ikaskuntza-irteerak egiten dituzte, ikastaroaren une bakoitzean landutako alderdietan sakontzeko. Aste honetan, adibidez, DBH 4. mailako ikasleak Bilboko Arte Ederren Museoan izan dira. Eguneko argazki batekin utziko zaituztegu.Sakondu
Mundu gero eta konplexuago eta globalizatuago honetan, funtsezkoa da finantzen funtzionamendua ulertzea eguneroko bizitzan. Horregatik, DBHko 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleek hezkuntza finantzarioari buruzko formakuntza berezia jaso dute Lauaxeta Ikastolan. Adin hauetan, finantza-ezagutza eskuratzeak honako hauetan laguntzen die: Aurrezkia, inbertsioa, maileguak edo aurrekontuak bezalako kontzeptu garrantzitsuak ulertzea. Dirua modu...Sakondu
Lauaxeta Ikastolan argi daukagu gazteei tresna baliagarriak eskaintzea funtsezkoa dela, beren buruarengan seguruak, autonomoak eta ingurunearekin konprometituak izan daitezen. Horregatik, harro gaude Amorebieta-Etxanoko jokoaren eta ikaskuntzaren bidez nerabeak ahalduntzeko ekimenean parte hartzeaz. Proposamen berritzaile honen helburua nerabeen garapen pertsonala sustatzea da, hausnarketa, sormena eta talde-lana bultzatzen dituzten jarduera ludikoen bidez. Gainera, parte-hartzaileei dinamiken diseinuan aktiboki...Sakondu
Gaur, Batxilergoko 1. mailako eta DBHko 3. mailako gure ikasleek mendekotasunen inguruko sentsibilizazio-hitzaldiak jaso dituzte, Sasoia erakundearen eskutik. Saio hauek adin tarte horretara bereziki zuzenduta egon dira, gazteen artean arazo hau bereziki garrantzitsua delako. Hitzaldietan, alkoholaren, kanabisaren eta beste droga batzuen kontsumoa landu ez ezik, beste mendekotasun mota batzuei ere arreta berezia jarri zaie: jokoa,...Sakondu
Opor aurretik, Izaro Pagalday eta Nikole Etxebarria ikasleak irabazle izan ziren Amorebietako Literatura Lehiaketan. Eskualdeko 213 ikasle bildu zituen lehiaketa honek, idazketaren bidez gazteen sormenari ahotsa ematen dio. Urtero ospatzen den lehiaketa hau aukera paregabea da gazte talentu literarioek beren ideiak adierazi eta partekatzeko. Izarok eta Nikolek, beren lan original eta sentikorrei esker, nabarmendu ziren...Sakondu
Lauaxetako ikasle batzuek beren bizitzako une batean emigratzeko beharra izan zuten pertsona batzuen bizipenak ezagutu dituzte eta haie esker, bi ikaskuntza handi eroan dituzte. Alde batetik, gure errealitateaz haraindi, bestearen oinetakoetan jartzeak, beste pertsona horrek mundua nondik begiratzen duen ulertzen laguntzen duela, beste hori hobeago ulertzen lagunduz eta enpatia handiagoz harremanetan jarriz. Eta bestalde, bizitzak...Sakondu
DBH 2. mailako ikasleek diziplina anitzeko proiektu bat garatu dute. Helburua: gaur egungo gazteak genero, orientazio eta identitate anitzen inguruan kontzientziatzea. Hau da, genero, generoaren identitate ez normatibo eta orientazio sexual ezberdinen inguruan ikasi eta hausnartzea izan du helburu, gizarte irekiago eta errespetuzkoa eraikitzeko. Horretarako, besteak beste, hiru esparru horietan sakontzeko ekintzak garatu dituzte: Emakume...Sakondu
Nerabezaroa erronkaz eta eskariz beteriko etapa da seme-alaben garapenean. Funtsezko helburuetako bat nortasunaren eraikuntza garatzea da. Aldi berean, nerabezaroan nerabeen pentsamendu, sentimendu eta desio asko beren sexualitatera zuzenduta daude. Prozesu horrekin batera, askotan, kezka, nahasmena eta ziurgabetasuna izaten dira, batez ere sexu-orientazioari dagokionez. Egun hauetan, DBH 4. mailako ikasleek gai honen inguruan hausnartu ahal izan...Sakondu
Gaur, Lauaxeta Ikastolan, Zuhaitz Gurrutxaga eta Ander Izagirre izan ditugu gurekin, âSubcampeĂłnâ liburuaren egileak, gure ikasleekin osasun mentalaz hitz egiteko. Autobiografia barregarri, gordin eta zintzo bat da, komediaren eta angustia emozionalaren artean nabigatzen duena. âSubcampeĂłnâ Zuhaitz Gurrutxagaren historia kontatzen du: 19 urterekin, Real Sociedad taldearekin Lehen Mailan debuta egiteko ametsa bete zuen. Hala ere, futbolaren...Sakondu