Aurki gaitzazu

Tag

LH
🌿 Nazioarteko Batxilergoaren testuinguruan, ikasleen agentziak ikasleek ingurunea hobetzeko egiten duten konpromiso aktiboaren adierazgarri dira. Haien bidez, gazteek benetako behar sozialak identifikatzen dituzte, ekintzak proposatzen dituzte eta mundu bidezkoago eta solidarioago bat eraikitzeko ekimenetan parte hartzen dute. 🌍 Horietako bat da Justiziazaleak taldea, justizia sozialarekin, elkartasunarekin eta giza eskubideen defentsarekin konprometituta dagoena. Joan den ostiralean, Igurco-Orue...
Sakondu
🧭 Lauaxeta Ikastolan hezkuntza ulertzeko modu oso zehatza dugu: ikaslea da protagonista, ikaskuntza esperientzia da eta jakin-mina da motorra. Horregatik, Nazioarteko Batxilergoaren (IB) komunitatearen parte izateak ez du gure egiteko modua aldatzen, baizik eta indartu egiten du, eta gure lana nazioarteko kalitate-estandar altuenekin alderatzeko aukera ematen digu. 🧩 PEP: ikertuz ikasi Lehen Hezkuntzan, Oinarrizko Hezkuntzako Programa...
Sakondu
🎃 Gaur Lauaxeta Ikastolan Arimen Gaua ospatu dugu, gure kulturan sustrairik sakonenak dituen jaia, eta Halloweenetik harago, esanahi berezia eta propioa duena Euskal Herrian. 🌙 Kalabazak eta mozorroak iritsi aurretik ere, gure herrietan kandela eta kalabaza hustuak pizten ziren arimak gidatzeko; abesti tradizionalak kantatzen ziren eta haurrek etxez etxe gozokiak eskatzen zituzten, gaur egun ezagutzen dugunaren...
Sakondu
🌾  Egunotan bi ekitaldi nagusi bizi izan ditugu Lauaxeta Ikastolan. Larunbatean, Astelehentxutxu ospatu genuen, eta familiek gonbidapena izan zuten ikastolara etortzeko azokaren prestaketan parte hartzeko: baratza zaindu, materialak antolatu eta elkarrekin goiza partekatzeko. Eta gaur, astelehenean, Urriko azken asteleheneko azoka ospatu dugu Lehen Hezkuntzan, non ikasleek beraiek kudeatu dute guztia: postuak eta baratzeko produktu ekologikoen...
Sakondu
Joan den larunbatean, Lauaxeta Ikastolako Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek parte hartu zuten Amorebietako Euskal Jaian, eta plazak musika, dantza eta emozioz bete zituzten. 🌿 Gure ikasleek euskal dantzak dantzatu zituzten gogoz eta harrotasunez. Eta bertsolarien artean, nabarmendu zen Izaro Pagaldai, Lauaxeta Ikastolako ikaslea ere, bere bertsoa kantatuz. 🎶 Jaiaz harago, esperientzia honek balio hezitzaile...
Sakondu
📚✨ Lauaxeta Ikastolan esperientzia berezi bat ospatu dugu: Haur Literaturaren Azoka, gure KulturLab espazioan, euskarazko irakurzaletasuna eta sormena sustatzeko helburuarekin. Egun hauetan zehar, ikasleek irudimenez eta parte-hartzez beteriko jardueraz gozatu dute: Ipuin musikatu bat, non munduko hainbat txokotako pertsonaiek bizia hartu zuten haur eta haur txikien ilusioari esker. Antzezlan bat, literaturaren mundura hurbiltzeko modu dibertigarri eta...
Sakondu
🌿 Asteburu honetan, 200 pertsona inguruk —familiek, ikasleek eta irakasleek— gozatu dugu Pobeña eta Kobaron arteko ibilbidea eginez, gure Bizkaiko kostalde zoragarrian. Ibilaldi hutsa baino gehiago izan da: familian eta komunitatean elkarrekin denbora partekatzeko aukera, naturarekin konektatzeko eta elkarren arteko harremanak sendotzeko eguna. Barre egin dugu, hitz egin, inguruneaz ikasi eta, batez ere, gauza sinpleak baloratu...
Sakondu
✨Asteburua iristear dago! Une aproposa da deskonektatzeko, alabekin eta semeekin… baina sarritan ez dakigu zer egin. Horregatik, prestatu dugu proposamen sorta bat, entretenitzeaz gain aberasgarria ere izango dena. 🎯 Zer aurkituko duzu hemen? Inguruneaz gozatzeko irteerak eta ibilbideak. Gure begirada zabaltzen laguntzen duten kultura-esperientziak. Ikasleek ikasgelan landutakoarekin lotura duten jarduerak. Hezkuntza-etapa bakoitzera egokitutako aukerak, neska...
Sakondu
🌿 Gaur, Lauaxeta Ikastolan, Aurkezleak eta Justiziazaleak ikasleen agentziek jarduera bereziak garatu dituzte Palestinaren aldeko grebaren harira, helburu argi batekin: hausnarketa sustatzea eta bakearen balioa ikasgeletara ekartzea. Egunaren hasieran, Amina eta David ipuinak bi haurren ahotsen bidez gogorarazi digu bakea ez dela opari bat, eskubide bat baizik. Jolasorduan irakurri den manifestuak mezu hori sendotu du: ez...
Sakondu
⛏️ Atzo, 6. mailako ikasleek bisita berezia egin zuten Euskal Herriko Meatzaritzaren Museora, eta aukera izan zuten gure lurraldeko iragan industriala hurbiletik ezagutzeko. Bisitan zehar, meatzariek lan egiten zuten baldintzak, erabiltzen zituzten tresnak eta makineria, eta meatzaritzak Bizkaiko garapenean izan zuen garrantzia ezagutu zituzten. Horrez gain, lanaren eta teknologiaren bilakaeraz hausnartu zuten, iraganeko egoerak gaur egungoekin...
Sakondu
1 3 4 5 6 7 31