Aurki gaitzazu

Tag

LH
Datorren 2025eko urriaren 4an, larunbata, 10:00etatik 15:00etara, AICn (Amorebieta) ospatuko da Automozio & Mugikortasun Jasangarriaren Ate Irekien Jardunaldia, ACICAEk antolatua. (Informazio gehiago) Adin guztietarako jarduerak izango dira: simulagailuak, kart elektrikoak, bizikleta tailerrak, bide-segurtasun zirkuitua, gymkanak eta sektoreko enpresetara bisita gidatuak. Aukera paregabea haurrek eta gazteek mugikortasunaren etorkizuna modu dibertigarrian eta hezitzailean ezagutzeko. Lauaxetan ikasteko modu...
Sakondu
🌟 Ikasturte hasierarekin batera, Lauaxeta Ikastolan ere abian jartzen dugu Lehen Hezkuntzako ikasleentzat ilusio handiena pizten duen proiektuetako bat: Ahotsenea. Ahotsenea ez da espazio soil bat, baizik eta esperientzia hezitzaile bat, ikasle bakoitzak bere burua erakusteko eta benetan gustuko duena partekatzeko aukera izan dezan. Ostegunero, atsedenaldian, ikasleek eszenatokia dute euren talentuak, zaletasunak eta ametsak ahotsez eta...
Sakondu
🎶 Ikasturte hasierarekin batera, Lauaxeta Ikastolan ere abian jartzen da gure kulturarekin zuzenean lotzen gaituen jarduera hau: Bertsolaritza. “Norbere buruarengan segurtasuna, autoestimua, komunikazioa edo euskararekin eta gure kulturaren parte den zerbaitekin lotura sakontzea”. Hori da ikasleek bertsolaritzari buruz partekatzen duten hausnarketetako bat. Baina Bertsolaritza horrez gain askoz gehiago da: inprobisatzen ikastea, jendaurrean aritzea, memoria eta erritmoa...
Sakondu
🐓 🌿Uda honetan, Lauaxeta Ikastolako baserri eskolak ateak zabalduko ditu berriz ere, haurrek naturaz gozatzeko, animaliekin harremana izateko eta euskal kulturaren sustraietan murgiltzeko aukera paregabea izan dezaten. 🌞 🐴 Poniak, astoak, ahuntzak, untxiak, arrainak, oiloak eta ahateak izango dira gure eguneroko bidelagun. Haurrek animalia hauek zaintzen eta elikatzen ikasiko dute, erantzukizuna, enpatia eta zaintza balioak...
Sakondu
Egun hauetan, gure ikasle gazteek kotxe elektrikoak eraikitzen dabiltza, erronka teknologikoei aurre egiten diete eta zientzia modu aktibo eta dibertigarrian bizitzen ari dira. 🔧⚡ Gainera, aisialdirako eta igerilekurako tartea ere badago! ☀️🏊‍♀️ Esperientzia bakarra, non ikaskuntza, iraunkortasuna, sormena eta ilusioa batzen diren. 💡🌿 👉 Udako jarduera guztiei buruzko informazioa: https://www.lauaxeta.eus/eu/udako-jarduerak/  
Sakondu
🏀 Kirola mugimendua baino askoz gehiago da, eta hori bizitzen ari dira Lauaxetako Basket kanpamenduko partaideak. Hemen ez dira soilik trebetasun teknikoak lantzen: talde-lana, esfortzua, elkar laguntza eta errespetua ere ardatz dira. Saskibaloiaz gozatzea eta balioak partekatzea helburu duen giro ezin hobea. Mila esker zuen indarragatik eta pasioagatik! 🔗 Gure udako jarduerei buruzko informazio gehiago: https://www.lauaxeta.eus/es/udako-jarduerak/
Sakondu
🎙️  📻✨Lauaxetan uste dugu heztea ahotsa ematea ere badela. Eta horretan dihardugu Lauhaixetara Irratia gure irrati eskolarraren bidez: ikasleek ez dute soilik hitza hartzen, baizik eta ikertu, hausnartu eta euren garapen osorako garrantzitsuak diren gaiak lantzen dituzte. Oraingoan, LH5.Bko ikasleak izan dira podcastaren atal berri bat grabatu dutenak, Nazioarteko Batxilergoko (IB) helburuekin lotura estua duten...
Sakondu
🎲✨ 🇬🇧 Lauaxetan sinesten dugu ikasteko modurik onena egitea, partekatzea… eta ondo pasatzea dela! Horregatik, DBHko ikasle talde batek ingelesezko joko didaktikoak sortu ditu Lehen Hezkuntzako ikasleentzako. Helburua: hiztegia, egiturak eta esamoldeak modu interaktibo, ludiko eta motibatzailean ikastea. 🎯🗣️ Proiektu honek bi aldeko meritu handia du. Batetik, DBHko ikasleek sormena, hizkuntza-gaitasuna eta egokitzeko ahalmena erakutsi dute...
Sakondu
🏕️🏙️ Nolakoa zen bizitza Historiaurrean? Zer aldaketa gertatu ziren gaur egungo hirietara iritsi arte? Galdera horiei erantzuteko, Lauaxetako LH4. mailako ikasleek ikerketa-proiektu batean murgildu dira azken asteotan. Eta ikasketa prozesu horri amaiera emateko, Lehen Hezkuntzako ikaskide guztientzako aurkezpen bat eta antzezlan bat prestatu dituzte. Bi lanek “Leizetatik hirietara” izenburupean, garai desberdinetan barrena gidatu gaituzte, istorioz, emozioz...
Sakondu
📚✨ Istorioak… inspiratzeko eta laguntzeko! Beste behin ere, Lauaxeta Ikastolako ikasleen talentua eta sentiberatasuna aitortu dute Pentsatzeko ipuinak ekimenean, sormena, gogoeta eta konpromiso soziala uztartzen dituen lehiaketa honetan. 🎉 Aurtengo edizioan, hiru ikaslek jaso dute saria euren ipuinengatik: 🖋️ Amets Guerrero Uriarte, bere saria La Cuadri del Hospi elkarteari eman dio, minbizia duten haurrei laguntzeko.🖋️...
Sakondu
1 4 5 6 7 8 31