🌀 Aurreko astean, “Hutsaren forma” proiektuaren barruan, LH 3, 4 eta 5eko eta DBH 1 eta 2ko errendimendu altuko 30 ikaslek esperientzia berezi bat bizi izan zuten Eduardo Chillida-ren obra gertutik ezagutuz. Eguna Peine del Viento-n hasi zen; bertan, arteak itsasoarekin, haizearekin eta espazioarekin duen elkarrizketa ikusi eta sentitu ahal izan zuten. Ondoren, bisita gidatu batez...Sakondu
💛 Gaur ikastola istorioz, irribarrez eta gertutasunez bete da 💫 Justiziazaleak agentziako ikasleek ekimen xume baina eraldatzaile bat jarri dute martxan: IMG Igurco Orue egoitzako pertsonak gonbidatzea, ikastolan denbora, espazioak eta solasaldiak partekatzeko 🏫💬 Bisitan zehar, ikastolako txoko desberdinak ezagutu dituzte elkarrekin, bizipenak partekatu dituzte eta belaunaldiak elkartzen, entzuten eta elkar aberasten diren espazio bat sortu...Sakondu
📚✨ Lauaxeta Ikastolako DBH 4. mailako ikasleek esperientzia berezia bizi izan dute Idoia Garzés idazlearen bisitarekin. Saioan, Dei galdu bat liburuaren inguruko solasaldi aberasgarria partekatu dute. Topaketa hau aukera bikaina izan da literatura modu hurbil eta bizian lantzeko: istorioari, pertsonaiei, liburuaren atzean dagoen inspirazioari eta obrak jorratzen dituen gaiei buruz zuzenean hitz egiteko. Irakurketatik harago, horrelako...Sakondu
🎓Lauaxeta Ikastolako DBH 4. mailako ikasleek Amorebieta-Etxanoko Gazte Formazio eta Enpleguaren I. Azokan parte hartu dute, Zelaieta Zentroan ospatu dena. Jardunaldi osoan zehar, aukera izan dute ibilbide akademiko eta profesional desberdinetara hurbiltzeko, unibertsitateen, Lanbide Heziketako zentroen eta enpresen eskaintza bertatik bertara ezagutzeko, eta inguruko profesionalekin tailer praktikoetan eta mahai-inguruetan parte hartzeko. Azokak orientazio akademikoa, enpresa-sarearekiko...Sakondu
✨🇫🇮🏫 Lauaxeta Ikastolan Finlandiako 15 ikastetxetako ordezkarien bisita jasotzeko plazera izan dugu. Gure hezkuntza-proiektua, ikaskuntza ulertzeko dugun modua eta egunerokoan garatzen ditugun ekimenak bertatik bertara ezagutzeko etorri dira. Jardunaldia aukera bikaina izan da esperientziak, metodologiak eta hezkuntzaren gaur egungo erronkei buruzko hausnarketak partekatzeko. Gure eredua erakusteaz gain, topaketa hau elkarren arteko ikaskuntza-gune ere izan da, bi...Sakondu
🎨 Lauaxeta Ikastolako Kulturlaben, Hutsaren Forma proiektua garatzen dugu, LH 3tik DBH 3ra bitarteko gaitasun handiko (AACC) ikasleen beharrei erantzuteko sortutako ekimena. Ikasle hauei zuzendutako espazio espezifikoa da, ikertzeko, sortzeko eta sakontzeko aukera eskaintzen diena, euren interesekin konektatzen duten proposamenen bidez eta haien garapen pertsonal zein akademikoa bultzatuz. Proiektua astero 2 orduko saioetan antolatzen da, non...Sakondu
👏✨ Jurgi Calzada Lucio, 11 urteko Lauaxetako 6. mailako ikasleak, Aste Santuan Cerdanya-n (Catalunya) ospatutako Espainiako Baso Orientazio-ko txapelketan parte hartu zuen. Lasterketak Cap de Rec aterpe inguruan ospatu ziren, 2000m-ko altueran, aurreko egunetan pilatutako elurrak eta eroritako zuhaitzak ibilbideak gogortu zituzten. Bertan 14 urteko Espainiako gazte onenekin lehiatu zen hiru lasterketetan: ostiralean distantzia ertainean...Sakondu
🎸✨Aste hau opor garaia izan bada ere, Lauaxeta Ikastola ez da itxita egon. Aitzitik, bizitzaz, sormenez eta gazteen talentuz beterik egon da. Aste Santuko egun hauetan, gure espazioak musikaz bete dira Señeak Bizkaia Rock Kanpusa ekimenaren bigarren edizioarekin. Bizkaiko 14 eta 17 urte bitarteko 22 gaztek esperientzia paregabea bizi dute, musika praktika, elkarbizitza eta talde-lana...Sakondu
🇬🇧✨Aste Santu honetan, Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko ikasle talde batek esperientzia berezi bat bizi izan du: ikasketa bidaia Londresera. Hiri ezagun eta inspiratzaileenetako bat bisitatzeaz gain, bidaia hau aukera paregabea izan da ikasgelatik kanpo ikasten jarraitzeko, elkarbizitza lantzeko, autonomia irabazteko eta betiko geratuko diren oroitzapenak sortzeko. Egun hauetan, gure ikasleek hiriaren aberastasun kulturala, historikoa eta linguistikoa...Sakondu
💙🥫Heztea ingurura begiratzen ikastea ere badela, beharrak antzematea eta komunitate gisa erantzutea. Horregatik, bihotzez eman nahi dizkiegu eskerrak elikagai bilketa solidarioan parte hartu duzuen pertsona guztiei. Zuen inplikazioari, eskuzabaltasunari eta konpromisoari esker, 446 kg elikagai bildu ditugu; gure komunitatearen bihotz handia agerian uzten duen kopurua 💙 Ekarpen bakoitzak, handia zein txikia izan, batu du. Keinu...Sakondu