Abian da ikasturte barria eta harekin ikasturteari loturiko albisteak, ekintzak, edota egunerokoak. Guztiaren jakitun izan nahi baduzu, hainbat iturri dituzu zure eskura. Ezagutu nahi? Ohiko zirkularrez gain, ondokoetan aurkitu gaitzakezu: –Gure blog honetan: eta bertan harpidetzen bazara astero zure postontzioan albisteen laburpena aurkituko duzu: https://www.lauaxeta.eus/eu/bloga/ -Instagram: https://www.instagram.com/lauaxeta_ikastola/?hl=es -Facebook: https://www.facebook.com/lauaxeta.ikastola –Linkedin: https://www.linkedin.com/company/72828084 – X (Twitter): https://twitter.com/lauaxetaikastol –Youtube: https://www.youtube.com/user/Lauaxeta0Ikastola Zuk aukeratu bidea....Sakondu
Obren eta espazioen azken fina da horiek erabilgarriak izatea eta sortu ziren helburuari erantzutea, ikuspegi pedagogikotik eta erabiltzaileen gozamenetik. Ikasleentzat, familientzat edo ikasle ohientzat baliagarriak izatea. Eta ez dago Ikasparken ikasle batzuen aurpegiak ikustea bezelakorik. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzako parke bihurtutako gunea da. bat. Bideo batekin uzten zaituegu zuek epaitu dezazuen! Ikasturte...Sakondu
Ikasturte honetan ikasle txikienek gela berriak estreinatu eta gozatu ahal izan dituzte. Egindako obren barne, espazioak HHko proiektu pedagogikora egokitu ditugu, ingurune eroso eta gardenagoa lortuz eta gelak Ikaspark jolasteko guneagaz zuzen-zuzenean lotuz. Obra hauek Lauaxeta Campus planaren barne garatu ditugu eta aipatutakoez gain, ondokoak ere garatu dira: Idazkaritzako eta harrerako sarrera berriztapena Eguzki-plaka berriak...Sakondu
Edozein arazo edo egoeraren aurrean, ikuspegi jakin bati eusten diogu, baina besteen lekuan jartzeak lagundu egiten digu, zalantzarik gabe, haiek ulertzen eta aurrean dugun egoeraren ikuspegi orokorragoa eta, ziur aski, bidezkoagoa izaten. Zer irudituko litzaizuke errealitate birtualeko betaurreko batzuk edukitzea, beste pertsonen posizioan jartzen lagunduko dizutenak, haiek eta egoera bera hobeto ulertzeko? Lauaxeta Ikastolak eta...Sakondu
Ikasleak hiru eta lau hizkuntzatan trebatzera animatzen ditugu. Eta gaitasun hau, bere erakusgarri diren agiri ofizialak lortzera bideratuta dago. Hori lortzeko, Lehen Hezkuntzako 6. mailatik aurrera, ikasle guztiak aurkezten dira dagozkien ingelesezko probetara. Gauza bera gertatzen da DBHko 2. mailan, DBHko 4. mailan eta Batxilergoan. Proba horiek egunotan egiten ari dira, hain zuzen ere. Euskarari...Sakondu
Gure ikasleei taldean lan egitearen eta helburu komun baten alde ahaleginak bateratzearen garrantzia transmititzen saiatzen gara. Funtsezkoa da helburu horiek lortzeko eta parte garen gizartea hobetzeko, banakoa dena gaindituz eta begirada arlo kolektiboan zentratuz. Gaur, hain zuzen ere, Konfekoop Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko kooperatibisten urteroko batzarrean izan gara. Ba al dakizu ikastola kooperatiba izateak zer onura...Sakondu
Urtero ospatzen dugu liburuaren eguna Lauaxetan, baina edizio honetan goitik behera ospatu dugu, egitarau zabalarekin eta ikastolako ikasle asko partaide eginez: Eguna Amets Arzallusen Miñan irakurketarekin hasi genuen. DBHko 4. mailako ikasleek eta irakasleek elkarri lekukoa eman zioten, egunean zehar irakurtzen jarraitzeko. Jasone Osoro idazlearekin eta Markel Hernández idazle eta ikasle ohiarekin solasaldia izan genuen....Sakondu
Aurreko egunetan elikagaien bilketa solidarioa garatu dugu. Ekimena ikastolako 2030 Agenda taldearen eskutik gauzatu da eta Bizkaiko Elikagai Bankuarentzat izango da. Eskerrik asko parte hartu duzuen familia eta ikasle guztiei! Zuen laguntzari esker, 605 kg elikagai bildu ditugu!Sakondu
Aurten ere, Forbes aldizkari ospetsuak eta El Mundo egunkariak ikastetxe onenen zerrenda argitaratu dute, hezkuntza-sektorea aztertu eta hainbat faktore (hizkuntzak, prestakuntza-planak, berrikuntza, eskolaz kanpoko jarduerak, azpiegiturak, etab.) kontuan hartu ondoren. Emaitza Estatuko 100 eskola onenen zerrenda da, eta, horien artean, beste urte batez Lauaxeta Ikastola. Hemendik guztioi eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiegu, hau posible...Sakondu