Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Ekitaldiak eta ospakizunak > Liburuaren Eguna gogotsu ospatu genuen!

Urtero ospatzen dugu liburuaren eguna Lauaxetan, baina edizio honetan goitik behera ospatu dugu, egitarau zabalarekin eta ikastolako ikasle asko partaide eginez:

  • Eguna Amets Arzallusen Miñan irakurketarekin hasi genuen. DBHko 4. mailako ikasleek eta irakasleek elkarri lekukoa eman zioten, egunean zehar irakurtzen jarraitzeko.
  • Jasone Osoro idazlearekin eta Markel Hernández idazle eta ikasle ohiarekin solasaldia izan genuen.
  • “Zu ere erromantiko” Lauaxetako lehiaketako sari banaketa egin genuen. Irabazleak aukeratzea kostatu zitzaigun arren, azkenean Aiala Bilbao Olabarri, Xiao Hu Pereira Irigaray eta June Zubiete González izan ziren. Zorionak!
  • Ikasleen hainbat literatura-proiektu ere aurkeztu ziran eta Bookselfies lehiaketa garatu zen.
  • Eta, urtero bezala, bigarren eskuko liburuaren azoka solidarioa egin genuen. Bertan bildutako dirua La otra mirada (Beste begirada) gobernuz kanpoko erakundearentzat izango da, Senegalen ama-haurren anbulatorioa eraikitzeko.
  • Txikiek ipuin kontalariaz gozatu zuten.
  • Gainera, alemaneko ikasleek Daniela Freudenberg irakasle eta idazlearen bisita eta hitzekin gozatu ahal izan zuten.

 

Azken albisteak

2026/07/13
Opor onak izan!
2026/07/13
Udaleku irekien beste edizio bat!
2026/07/13
Lizarra eta Eginoko kanpamentuetatik bueltan!
2026/07/06
Zintzilik 2026 lehiaketan sarituak
2026/07/02
Ane Iglesias Miño, Batxilergoko Sari Berezia
2026/07/01
Mendi Ibiltaria: natura, abentura eta taldean bizitzeko esperientzia

Kategoriak

Buletinean harpidetu