Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Kudeaketa > Lauaxeta Ikastola: Ikastetxe onenen artean

Aurten ere, Forbes aldizkari ospetsuak eta El Mundo egunkariak ikastetxe onenen zerrenda argitaratu dute, hezkuntza-sektorea aztertu eta hainbat faktore (hizkuntzak, prestakuntza-planak, berrikuntza, eskolaz kanpoko jarduerak, azpiegiturak, etab.) kontuan hartu ondoren. Emaitza Estatuko 100 eskola onenen zerrenda da, eta, horien artean, beste urte batez Lauaxeta Ikastola.
Hemendik guztioi eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiegu, hau posible izan dadin egunerokoan egindako lanagatik, langileei, familiei eta ikasleei.

Azken hauei taldean lan egiteko gaitasuna garatzearen garrantzia adierazten diegu, baina bizitzako beste alderdi batzuetan bezala, honetan ere adibide on bat ematea dagokigu. Eta horrelako errekonozimenduek, egiten dugula bermatzen dute.
Sakondu nahi izanez gero, Forbeseko hezkuntza-zentro onenen rankingerako sarbidea, El Mundo rankingerako sarbidea eta aste honetan Deia, El Correo edo Noticias de Álava bezalako komunikabideetan argitaratutako berriak uzten  dizkizugu.
Zorionak guztioi eta aurrera!

Azken albisteak

2026/09/04
Gertuago egoteko: gure Kontaktu Gida
2026/09/03
Lauaxetako kirol arropa berritu behar duzue?
2026/09/02
Ikasturte hasierako familiekin bilerak martxan dira
2026/09/01
Haur Hezkuntzako Aula Irekiari hasiera eman diogu
2026/09/01
Ongi etorriak 2026-2027 ikasturtera!
2026/07/13
Opor onak izan!

Kategoriak

Buletinean harpidetu