Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Munduari buruz pentsatzeko eta hobetzeko ekimenak

Ikasleek gizartea aldatu eta hobetu dezakete. Ideiak eta sormena ez zaizkie falta, eta aldaketa oro egungo egoerari eta abiapuntuari buruzko hausnarketa sakon batekin hasten da.
Horixe dute, hain zuzen ere, LauHaixetara Irratiko ikasleek hizpide dituzten bi ekimenek:

Alde batetik, pentsatzeko ipuinak ekimena, Fair Saturday-rena, hain zuzen ere ikasleak gaurkotasuneko gai bati buruz pentsatzera eta idaztera gonbidatzen dituena. Edizio honetan sare sozialei buruzkoa izango da eta animatzen direnentzako epea datorren maiatzaren 22ra arte luzatuko da.
Eta, bestetik, Sapere Aude ekimena, ikasleei erronka botatzen ziena mundua aldatuko duten asmakizunak proposatzeko, ingurumenaren, berdintasunaren edo gizarte-ongizatearen ikuspegitik. Bertan, Lauaxeta Ikastolako bi proiektu hautatu eta saritu zituzten: Lehen Hezkuntzako 3. mailako Herri Ekologikoa eta Lehen Hezkuntzako 2. mailako Walki-robot.
LauHaixetara Irratiko ikasleek bi gai horiei buruz hitz egingo dute oraingoan. Esteka honetan entzutera gonbidatzen zaitugu.

Klikatu irudi guztiak ikusi nahi badituzu.

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu