Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Proiektuak > Lauaxeta Ikastolako ikasleek 7 sari lortu dituzte Exporecercan eta Mexikoko nazioarteko Milset zientzia azokara joango dira

Lauaxeta Ikastolako 9 ikaslek 7 sari lortu zituzten Exporecerca zientzia-azokan eta Mexikon izango den MILSET Expo Science International azokarako saria eskuratu dute.

Exporecerca Jove nazioarteko ikerketa-azoka bat da, 1999. urtetik publikoari irekia. Bertan, mundu osoko (Brasildik Arabiar Emirerri Batuetaraino) bigarren hezkuntzako eta batxilergoko gazteek beren ikerketa-proiektuak aurkezten dituzte hiru egunez, beraiek pertsonalizatutako standetan, beren ikerketak bisitariei zabalduz eta ezagutaraziz.

Uxue Idirin, Izaro Rioja, Martín Fernández, Ane Iglesias, Mónica Gutiérrez, Irati Seijó, Ane Marín, Gadea Martínez eta Noa Blanco, Lauaxeta Ikastolako DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek, 7 sari eskuratu dituzte hainbat kategoriatan apirilaren 14an Bartzelonan ospaturiko Exporecerca zientzia-azokan, eta Uxue, Izaro eta Martin, Mazatlan (Mexiko) egingo den ESI 2023 zientzia-azokan izango dira, lortutako sariaren parte gisa.

Guztira 7 sari ekarri dira etxera, horien artean 2 LaCaixa Challenge sari, Scientific Woman sari bat, Journal4Youth saria, artikulu zientifikoa argitaratzeko aukerarekin, biologiako kataluniar sozietatearen saria, CSIC saria eta urrian Mexikon egingo den MILSET Expo Science International azoka zientifikora joateko aukera.

Ikertzaile gazteak oso pozik daude eta irabazi duten esperientziaz gozatzeko gogo handia dute.

Egindako lana eskertzeko, gaur Amorebieta-Etxanoko alkate Andoni Agirrebeitiaren eta alkategai den Ainhoa Salterainen bisita jaso dute.

Informazio gehiago: https://www.magmarecerca.org/es/exporecerca

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu