🌍 Asteburu honetan, Lauaxetako ikasle talde batek UNESMUNen parte hartu du Madrilen, Nazio Batuen Erakundearen simulazio batean, eta esperientzia paregabea bizi izan du, benetako diplomazialarien rola hartuz. UNESMUN NBEren funtzionamenduaren simulazioa da, non ikasleek munduko herrialde desberdinak ordezkatzen dituzten eta gaur egungo gai globalen inguruan eztabaidatzen duten. Prozesu honetan, ikasleek informazioa bildu, euren jarrerak prestatu eta...Sakondu
👏✨ Jurgi Calzada Lucio, 11 urteko Lauaxetako 6. mailako ikasleak, Aste Santuan Cerdanya-n (Catalunya) ospatutako Espainiako Baso Orientazio-ko txapelketan parte hartu zuen. Lasterketak Cap de Rec aterpe inguruan ospatu ziren, 2000m-ko altueran, aurreko egunetan pilatutako elurrak eta eroritako zuhaitzak ibilbideak gogortu zituzten. Bertan 14 urteko Espainiako gazte onenekin lehiatu zen hiru lasterketetan: ostiralean distantzia ertainean...Sakondu
🐝 Gaur aukera bikaina izan dugu Universidad de Deusto-n ospatutako Spelling Bee Competition lehiaketan parte hartzeko. Esperientzia aberasgarria izan da, non gure ikasleek ingeleseko gaitasunak praktikan jarri ahal izan dituzten. Baina… zer da zehazki Spelling Bee bat? 🧐Lehiaketa mota honetan parte-hartzaileek ingelesezko hitzak ahoz letraz letra esan behar dituzte, hizkuntzaren ezagutza, ahoskera, memoria eta segurtasuna erakutsiz....Sakondu
🏆 🧭Albiste bikaina partekatu nahi dugu! Jurgi Calzada Lucio, Lauaxeta Ikastolako 11 urteko ikaslea, Espainiako Hiri Sprint Orientazio Txapelketako txapeldun izan da M12 mailan. Lehiaketa otsailaren 22an jokatu zen Marbellan (Malaga), eta Iurgik podiumeko tokirik garaienera igo zen. Marbellako alde zaharrean zehar egin beharreko ibilbidea bikain osatu zuen, eta 52 segundoko aldea atera zion bigarren...Sakondu
🏆 Gure Batxilergoko ikaslea Asier Zaita saritua izan da El Correo egunkariak antolatutako Kirol Sarien ekitaldian. Aitortza honek kirol arloan lortutako merezimenduak ez ezik, ahalegina, konpromisoa eta balio pertsonalak ere azpimarratzen ditu. Kirol munduko hainbat ordezkarik parte hartu zuten galan, eta bertan nabarmendu zen Asierrek bere ibilbide kirolaria Batxilergoko ikasketekin arrakastaz uztartzen duela. Zorionak, Asier!Sakondu
💛📚 Lehen Hezkuntzako ikasleek Cáritasek antolatutako Opil Solidarioaren ipuin-lehiaketan parte hartzeagatik eskertza jaso dute egun hauetan. Ekimen honen helburua beste pertsonei laguntzen dieten pertsonen inguruko istorioak biltzea izan da, elkartasuna, enpatia eta konpromiso soziala erdigunean jarriz. Ikasleek sortutako ipuinen bidez, besteen errealitatearekiko duten sentiberatasuna eta gizatasuna agerian geratu dira. Hitz xumeekin baina mezu sakonekin, laguntzeko prest...Sakondu
📚🎉 Lauaxeta Ikastolako hainbat ikasle Sociedad Artístico Cultural Zornoza elkarteak Amorebieta-Etxanon antolatutako 2025eko Idazlan Lehiaketan sarituak izan dira. edizioa ospatzen duen literatura-lehiaketa honek urtero eskualdeko ikastetxeetako idazle gazteak biltzen ditu, euskarazko sormena eta idazketarako zaletasuna sustatzeko helburuarekin. ✨ Maider Zallo, Uxue Larizgoitia, Maialen Gascón, Jare Vitorica eta Izaro Pagaldai nabarmendu dira parte-hartzaile ugariren artean, euren...Sakondu
🏇🏆Albiste bikaina partekatu nahi dugu! Emma Novoa, DBH 1eko C mailako ikaslea, Bizkaiko hipika txapeldun izendatu da, oztopo-jauzien modalitatean, 0,80 kategoriako proban. Lorpen hau bere ahaleginaren, irmotasunaren eta dedikazioaren emaitza da, baita teknika, kontzentrazioa eta zaldiaren eta zaldunaren arteko lotura estua eskatzen duen kirol zorrotz honetarako duen pasioarena ere. Ikastolatik Emmari zorionak eman nahi dizkiogu...Sakondu
🏆 Lauaxeta Ikastolak Euskadiko Alfabetatze Mediatiko eta Informazionaleko 2025eko Saria jaso du, Cadena SER Euskadik sustatua. Aitortza honek ikastolaren konpromisoa azpimarratzen du: ikasleak informazioa modu kritiko, arduratsu eta seguruan ulertzeko eta kudeatzeko prestatzea, gero eta konplexuagoa den ingurune digitalean. Era berean, azpimarratu nahi dugu ikastolako ama eta familia den Cristina Jiménez ere saritua izan dela; eta...Sakondu
🏆Pozarren jakinarazten dugu Lauaxeta Ikastola Cadena SER Euskadik eta Radio Bilbaok ematen duten Alfabetizazio Mediatiko eta Informazionaleko (AMI) 2025eko Sariaz aitortu dutela. Epaimahaia, Cadena SER Euskadi, Gaptain eta UNEtxeako kideez osotuta egon da. Era berean, azpimarratu nahi dugu ikastolako ama eta familia den Cristina Jiménez ere saritua izan dela; eta horrek bereziki hunkigarri egiten du...Sakondu