Hizkuntza bat ikastea gramatika ezagutzea edo gelan erabiltzea baino askoz gehiago da. Hizkuntza benetan bizirik dago gure elkarrizketetan, aisialdian, zaletasunetan eta eguneroko bizitzan lekua duenean. 💬💚
Eta euskaraz ari garenean, gainera, gure kulturaren parte den hizkuntza batez ari gara; bere etorkizuna erabiltzen dugunon eguneroko keinu txikiekin ere eraikitzen da.
Horregatik, familiak euskara ikasgeletatik harago eramatera animatu nahi ditugu.
📚 Liburu bat.
🎧 Podcast bat.
🎲 Jolas bat.
🎮 Bideojoko bat.
🎬 Film edo telesail bat.
🎵 Abesti bat.
💬 Etxeko elkarrizketa bat.
Ez da beharrezkoa egun batetik bestera dena aldatzea. Euskarak modu naturalean eta atseginean lekua izan dezakeen une txikiak aurkitzea da kontua.
Horretan laguntzeko, Lauaxetan hainbat proposamen eta baliabide bildu ditugu #EuskarazBizi gidan, gure hizkuntzak ikastolatik kanpo ere gero eta espazio gehiago izan ditzan.
Izan ere, euskara erabiliz ikasten da, baina batez ere biziz indartzen da.
Euskaraz bizi! 💚







