Aurki gaitzazu

🌿 Gaur, Lauaxeta Ikastolan, Aurkezleak eta Justiziazaleak ikasleen agentziek jarduera bereziak garatu dituzte Palestinaren aldeko grebaren harira, helburu argi batekin: hausnarketa sustatzea eta bakearen balioa ikasgeletara ekartzea.

Egunaren hasieran, Amina eta David ipuinak bi haurren ahotsen bidez gogorarazi digu bakea ez dela opari bat, eskubide bat baizik. Jolasorduan irakurri den manifestuak mezu hori sendotu du: ez dugu aukeratu non jaio, baina guztiok merezi dugu bakean bizitzea.

Justiziazaleak agentziak, bere aldetik, Gernikaren eta Gazaren arteko paralelismoaren bidez gonbidatu du hausnarketara, iraganetik eta orainetik ikasiz eta bakoitzak bere inguruan elkartasunaren eta justiziaren bidez nola eragin dezakeen ulertuz.

Horrez gain, KulturLab-ek ikasleen eskura jarri ditu Joe Saccoren komiki-nobelak, Gazako gerrari buruzkoak, gatazkaren ulermen sakonagoa eta kazetaritza grafikoaren ikuspegia lantzeko aukera emanez.

Ekintza guztiek helburu bera dute: ikasleen pentsamendu kritikoa piztea, emozioekin konektatzea eta elkarrizketa sustatzea.

Hezkuntzak mundua alda dezake, eta gaur bezalako egunek erakusten dute ikasleek ere izan daitezkeela bakearen ahotsa. ✨

Azken albisteak

2026/06/11
Agur Jaia Haur Hezkuntzan: haztea agurtzen ikastea ere bada
2026/06/11
Mundua ikuspegi berrietatik ulertzeko bi IB proiektu
2026/06/10
Pi Eguna Lauaxetan: matematika, sormena eta pentsamendua
2026/06/10
Lauaxeta–Gasteiz Greenpower Urban Race lasterketan parte hartu dugu
2026/06/09
Historia gogoratzea, berriro ez errepikatzeko: indarkeririk ez
2026/06/08
Haur Hezkuntzako kirol topaketa: mugimenduaren bidez hazten

Kategoriak

Buletinean harpidetu