Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Memoria historikoa musikaren bidez

Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk azken egunotan Alemanian izan dira, Musika Gurs proiektuaren bigarren fasean parte hartzen.
Erasmus+ programaren barruan, eta Europar Batasunaren babesean garatzen den proiektu honetan, Lauaxetak Frantziako eta Alemaniako ikastetxeekin elkarlanean dihardu, Espainiako Gerra Zibilean eta II. Mundu Gerran konzentrazio eta errefuxiatu kanpoetan sorturiko abesti eta musika berreskuratzeko eta plazaratzeko helburuarekin.

Proiektuak gogorarazten digu nola musika eta artea bizitzari eusteko tresna bihurtu ziren egoera latzetan, eta nola horien bidez gizatasuna eta duintasuna bizirik mantendu ziren.

Lehen fasean, ikasleek Gernika eta Gurs bisitatu zituzten, esperientzia hunkigarri baten bidez historia eta memoria lantzeko. Bigarren fase honetan, berriz, Alemaniako kontzentrazio, errefuxiatu eta exterminio zelaiak ezagutu dituzte, eta Berlinen abestien emanaldia eskaini dute, proiektuari amaiera emanez modu sinboliko eta emozional batean.

Memoriaren eta musikaren arteko zubia, bizirik iraun dezan gure ondarea ez dadin galdu. 🎶✨

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu