Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Zuen egunerokoari balioa gehitzen dioten zerbitzuak

Ikasturteari eta esparru akademikoari lotutako zerbitzuez gain, gure familiei zer ekarpen gehiago egin diezaiekegun pentsatzen aritu ginen, bai gure instalazioen bidez, bai Lauaxeta Ikastola osatzen dugun pertsonen bidez. Hori horrela izanik, hiru zerbitzu osagarri gogorarazi nahi dizkizuegu.

Besteak beste ondokoak dira:

  • ikasgelako ikaskideekin urtebetetzeak ospatzeko aukera (Haur Hezkuntzako 3 urtetik Lehen Hezkuntzako 3. mailara arte): Ospatu
  • ikastolan zuen esperientziaz baliatuz hitzaldiak eskaintzeko programa: Expertia
  • ikasle ohiekin harremanetan jartzeko aukera (bai zuen seme-alabak zaintzeko, bai eskolaz kanpoko eskoletarako): Zurekin
  • eskola orduetatik kanpo kirol-gune jakin batzuk erreserbatu ahal izatea: Kirolean

Zehaztasun gehiago ondoko dokumentuan aurkituko duzue. Besterik gabe, espero dugu ideia horiek interesgarriak izatea eta zuen egunerokoan balioa ematea.

 

Azken albisteak

2026/05/15
Agur Jaia: betiko gordeko ditugun uneak
2026/05/15
Zentzumen-kuboak urtebeteko gelan: esploratuz ikasten
2026/05/13
Cambridge azterketa ofizialen astea Lauaxetan
2026/05/13
Gaitasun Altuei buruzko Kongresuan parte hartzen ari gara
2026/05/13
Izaro Pagalday, Bizkaiko Eskolarteko bertso finalerako sailkatua
2026/05/12
Ongizatea eta zaintza emozionala Zaindegi ikasle-agentziaren eskutik

Kategoriak

Buletinean harpidetu