Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Gaurtik aurrera, bidea partekatuz

Ikasturte hasierak beti dakartza emozio kontrajarriak. Batetik, udaren ondorengo nagikeria txiki horiek sentitzen ditugu 😌, egun luze eta lasai horien nostalgia. Eta baita beldurra ere: ezezagunari, aldaketei, etorriko diren erronkei.

Baina sentimendu horiekin batera, ilusioz betetako bide bat ere zabaltzen da 🌈. Iraileko hasiera bakoitzak aukera berria ematen digu: orri zuri bat irekitzea, esperientziak, ikaskuntzak eta betiko oroitzapenak idazteko.

Gaur hasten da elkarrekin egingo dugun bidaia 🤝: urtebeteko geletan lehen pausoak ematen ari direnekin hasita 👶, Batxilergoko azken txanpa aurrean dutenetara arte 🎓. Etapa bakoitzak bere erronkak, bere beldurrak… baina baita bere poztasun eta lorpenak ere baditu.

Ikasturte hau aukera izango da hazteko 🌱, deskubritzeko 🔎 eta norbera gainditzeko 💪. Egun errazak izango dira eta baita zailagoak ere, baina egun guztiek ekarriko dute ikasteko eta pertsona gisa garatzeko aukera.

Ikasle guztiei eta gurekin zaudeten familia guztiei: animoa, konfiantza eta ilusioa opa dizuegu. Ez zaudete bakarrik bide honetan. Helmuga bera partekatzen dugu eta, urratsez urrats, esperientziaz betetako ikasturte bat eraikiko dugu, indartsuago, jakintsuago eta batez ere, humanoago egingo gaituena.

Esteka honetan , ikasturteko egutegia ikus dezakezula gogorarazten dizugu, beste honetan  Haur Hezkuntzako egutegi berezia eta azken honetan urte beteko gelako egutegia, baita hemen, Harrera gidak ere. Aldi berean, jantokiko menura lotura ere izten dizugu.

Besarkada bat! 🤗

Azken albisteak

Euskara Lauaxeta Ikastola
2026/09/24
Euskaraz Bizi gida: euskara gure egunerokoan
2026/09/24
Ahotsenea hazten ari da: aurten DBHra ere iritsiko da
2026/09/23
Familientzat pentsatutako zerbitzuak
2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!

Kategoriak

Buletinean harpidetu