Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Sariak eta aintzatespenak > Aldana Zabala Savulsky, AUPATUZ I. Literatura Lehiaketan saritua

✍️📚 Lauaxeta Ikastolan Aldana Zabala Savulsky, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikaslea, zoriondu nahi dogu, AUPATUZ 2026 I. Literatura Lehiaketan saritua izan dalako. AUPATUZek bultzatutako ekimen honen helburua haur eta gazteen parte-hartzea sustatzea da literatura-jardueretan, literaturarekiko eta sormenezko idazketarekiko interesa piztuz.

Lehiaketa 18 urtera arteko parte-hartzaileei zuzenduta egon da, adinaren araberako kategorietan banatuta, eta sormen-erronka zehatza proposatzen zuen: kontakizuna esaldi honekin hastea, “Era la primera vez en mi vida que llegaba tarde a clase”. Hortik aurrera, parte-hartzaile bakoitzak bere irudimena askatzeko aukera izan du, euskaraz edo gaztelaniaz idatziz.

AUPATUZeko epaimahaiak aurkeztutako testuak originaltasunaren eta elkartearen balioen adierazpenaren arabera baloratu ditu. Testuinguru horretan, Aldanak jasotako aitortzak bere sormena, narraziorako gaitasuna eta istorio propio bat eraikitzeko sentiberatasuna azpimarratzen ditu.

Bachillerato Internacionalaren ikuspegitik, horrelako esperientziek ikasle komunikatzaile, gogoetatsu eta sortzaileen garapena sustatzen dute; ideiak, emozioak eta ikuspegiak hizkuntza ezberdinen bidez adierazteko gai diren ikasleak. Idazketa, beraz, imajinatzeko, pentsatzeko, komunikatzeko eta munduari buruzko begirada propioa partekatzeko aukera bihurtzen da.

Zorionak, Aldana! Zuen talentua, jakin-mina eta ikasten jarraitzeko gogoa ospatzen jarraitzen dogu. 👏✨

Azken albisteak

2026/09/16
Ikasturte bat Atlantikoaren bi aldeetan: Batxilergo Duala martxan 
2026/09/16
Arrastoa uzten duen esperientzia
2026/09/14
Laster maletak prestatzen hasteko garaia da!
2026/09/14
Ikastolara egokitzea denbora kontua da… eta erritmo bakoitza bakarra da
2026/09/14
Ondo jatea ere ikastea da 
2026/09/14
Egunen batean hemen izan zinetenontzat: ikasturte on! 

Kategoriak

Buletinean harpidetu